Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erostearren adlag erosteko.
Badirudi mota honetako jakientzat merkatua dagoela, bezeroak prest baitaude elikagai osasuntsuagoak erostearren diru gehiago ordaintzeko. Berria - Gaiak 2006-04-25
Etxerako bidean zetorrela, sartu-irten bat egin zuen kaleaz bestaldean zegoen supermerkatuan, afaria erostearren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.
Datorren asterako ipini dut hitzordua, egun batzuetarako bakea erostearren. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 57. orr.
Kristo bedeinkatuak, gure salbatzaileak, mugagabeko prezioa ordaindu duela gu erostearren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1030. orr.