Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erostaka adlag erosta egiten.

Erostaka, hotzez dardarka, artzanorak urez betetako erreten batean topatu zuen bere burua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 61. orr.

-Jainko Jauna! -ari zen berriro erostaka Morse andrea, eta begiak besoekin estaltzen ahalegindu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

Gauza arrunta bihurtu da erostaka jardutea, esanez liburu irudidunek, telebistak, egunero milaka irudi artistiko errepikatuz, egunetik egunera originalak ez baina haien errepikak ikustera ohitzen gaituztelarik, sekulako kaltea egin digutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 280. orr.

Ezin dut hori agerira ateratzen utzi, zeren pentsa ezazu denok erostaka hasiko bagina edo bekozko ilunak jarriko bagenitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.

Euren euskalkiarenganako begirunerik ez dutela-eta jarduten dute etengabe erostaka.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.

Constantis erostaka.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus