Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosta 1 iz auhena, adia.

Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia: bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita.  Elizen arteko biblia   Ez 2,10

Alferrikakoak izan ziren haren kexuak, erostak eta askatzeko erreguak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

Harrez gero, akabo erostak, akabo kexak, akabo erdi negarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.

Egizue erosta, apaizok, doluz jantzita.  Elizen arteko biblia   Jl 1,13

Erosta kantatuko dizute: "Nola dagoen hondatua, itsasoetako erregina, hiri ospetsua!  Elizen arteko biblia   Ez 26,17

Haizearen zurrunbiloak etxe inguruetan barreiatzen duen erosta entzutean, "hor dabil Mateo Txistu, lurra lur den artio, erbiaren atzetik", esaten zuten gure haur garaiko zaharrek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Utz iezadazu orain, aita santua, zureak direla diotenengatik nire erosta zerurantz altxatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 380. orr.

Haizea zebilen, tronpeten kanta eta gezien erostarekin batera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

-Nahiz eta erostaz bizi bat, ez du nahi hiltzerik gehienbat, iraun nahi du ahal den bezainbat.  Berria - Kirola   2006-05-03

-Hobeto egongo naiz gelan sartzen naizenean -gizonaren erosta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 48. orr.

Bibliako Erostak datozkit gogora, batek daki zergatik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 85. orr.

Foru-galtzearen nahigabe eta erostak ditu bihotzetiko gai sentituenak.  Berria - Kultura   2006-01-15

Erosta Jerusalemgatik.  Elizen arteko biblia   Jr 9,16 tit

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erosta-kantua dator Siondik: "Ai ene, galduak gara! Hau lotsa gurea! Geure lurraldea utzi egin behar, geure etxetik botatzen gaituzte!". Habakuk profetaren otoitza. Erosta-doinuan.  Elizen arteko biblia   Jr 9,18

Zer egin horrelako pertsona ergel eta erosta-jolea edukiz gero?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Anaia bikiak berak ekarri zituen emakume erosta jotzaileak, Markoren gorputzak bizian merezi izan ez zituen malkoek busti zezaten hiletetan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ama Euskarari bere negar-erostak zuzentzea Otxandioko santuginak asmatu bazuen, ama-semeak elkarrizketan jartzea Hernaniko harginari bururatu zitzaion, eta honi hartu zion baliabidea Itsasondoko fraidegaiak."Un peuple qui s'en va" deitu zigun norbaitek euskaldunoi XIX. mendean, eta askok errepikatutako leloa izan da geroztik, negar-erostaz batzuetan  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 101. orr.

4 erosta egin

Frodok erosta egin zuen, eta gero ahalegin handiz jaiki zen; balantzaka, berehala erori zen belauniko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.

Horrela egiten zuen, bada, erosta eta negar gure protagonistak, baina bitartean haren buruak ez zuen atsedenik hartzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Horregatik, negar eta erosta egingo dut, oinutsik eta biluzik joango naiz; basa txakurrak bezala uluka ariko naiz, ostrukak bezala intzirika.  Elizen arteko biblia   Mi 1,8

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus