Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erospen 1 iz erosketa, eskuarki gatibu edo kideko batena.

-Kurutzaldeko jabekin, haur zaindegiarendako bazen erospen bat aipatua, bainan ez bururatua, hor ere hautetsiak galde egin dute auzapezari behar dena egitea.  Herria   2005-05-12

Eta zu gabe, penaz beterik nago, zu baitzara Jesus, gure erospena, gure maitasun eta irrika, ogi indar-emailea eta aingeruen bihotzak eta santu guztien bihotzak pozten dituen ardoa!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.

Behin, anaiak bidali nahi izan zituen munduan zehar ontzi ederrak eramanez, inon gure erospenaren ordaina leku desegokian jarria aurkitzen bazuten, tokirik ohorezkoenean jar zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Oso nabarmen azaltzen zen haren gorputzean saihetseko zauria ere, ez giza eskuz egina, Salbatzailearen saihetseko zauriaren antzekoa baizik: zauri hau izan zen, hain zuzen, gure Eroslearengan giza erospenaren eta berriztapenaren sinboloa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 833. orr.

Eta erospenaren prezioa ituntzean gatibu bati sinetsiko liokeenak ez luke arrazoiz jokatuko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 89. orr.

Eguberrirekin batera zernahi erospenen eta neurrigabeko kontsumo baten garaian.  Herria   2003-12-18

Ondotik, bakotxak izan du denbora bere erospenen egiteko, guziak beren egunaz kontent dira etxerat itzuli.  Herria   2001-09-27

La Futaie ongi etorri etxeak bilana pausatu zuelarik Herriko Etxeak deliberatu zuen ez erostea, lehentasun eskubidez egiten ahalko zuen bezala, erospenarentzat HLM sozietateak ez zuela lagunduko jakitearekin.  Herria   2004-11-25

Erosleen batasuneko ordezkari bat mintzatuko da erospen hautuen kanbiamenduez.  Herria   2003-09-25

Libra ezazu hilobira jaistetik, aurkitu baitut honentzako erospen-saria.  Elizen arteko biblia   Jb 33,24

Konpainia hortako 30 aireko berriren erospen xedea erakutsi dutela.  Herria   2003-05-01

2 sal-erospen ik salerospen.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erospen saria (3); sal erospen (4); sal erospenak (4); sal erospenen (5); sal erospenetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus