Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosotu, eroso(tu), erosotzen da/du ad eroso egon, eroso egokitu.

Begiraiok nola mugitzen den, erosotzeko patxadarik aurkituko ez balu edo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

Bero deritzan tasun nagi horretara erosotu zen, ezin atzemateko heinean berotuz lasterraldiak harroturiko airea eta lasterkariaren odola.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Laburtuz, Epikurok hauxe esan nahi zizun: zeure mundualdia erosotu eta gozatu nahi baduzu, ez itzazula hazi zeure ondasun ustezkoak, zeure grina antzuak murriztu baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus