Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosotasun 1 iz erosoa denaren nolakotasuna; eroso sentiarazten duen gauza edo zertzelada.

Arkitektoa formalista zen eta gogoko zuen simetria; jabeak, ordea, erosotasuna nahiago zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Jendeak dieta bereziak egiten ditu gizentasunari aurre egiteko, autoan mugitzen dira eta erosotasuna dute helburu nagusi.  Berria - Gaiak   2004-01-10

Etxebizitzaren erabilpenagatik ezarritako zerga kalkulatzeko hainbat elementu hartzen dira kontuan: etxearen metro koadro kopurua, eraikinaren kalitatea, erosotasuna eta abar.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Gorkak erosotasuna aukeratu du: onartu du bere porrota, ez du mundua aldatuko, kito.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

Aurrera joateko eta hainbat arazori konponbidea aurkitzeko dauden oztopo nagusiak, unibertsitarioon erosotasuna, inertziak, aurreiritziak, eta beldurrak dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.

Segurtasuna ezezik, erosotasuna eta luxua ere jarri nahi ditut zure eskura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Ikus daiteke estatu zabal, ahul eta biztanle gutxikoetan, beste gorabehera batzuk ez badira tarteko, nabarmenkeria-gogoa nagusitzen zaiola erosotasunari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

Pax Romana delakoa, giza existentziarako eman zuen erosotasunari dagokionez, oso urruti geratu zen gu orain begiztatzen ari garen etorkizunetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.

Leihoetatik zehar etxe-barne burgesen erosotasuna genekusan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Inguruan, txaletxoek eta ostatuek, berdearen eta loreen artean, baretasunaren eta erosotasunaren irudi beteak ziruditen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 58. orr.

Miren Agur Meaberen kezka estetikoa, gardentasunaren, dotoreziaren, benetakotasunaren eta erosotasunaren arteko oreka aurkitzea eta lantzea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 336. orr.

Erosotasunaren izenean bustidurak ez idaztea litzateke bidea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 185. orr.

Baliagarritasunean, erosotasunean edo eraginkortasunean oinarritzen den filosofia batek arbitrariotasunerantz zabaltzen duen ate horretarik gizakiaren eromen guztiak sartzen dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.

Kunderaren kasuan, garai batetik aurrerako liburu ia guztiak dira lehengoen aldean eskasagoak, eta ez dakit zein den arrazoia, ugari izan bailitezke azalpenak: etorria agortzea, esan beharrekoa dagoeneko esanda edukitzea, zuzenean frantsesez idazten hastea, erosotasuna eta arrakasta lortuta motibaziorik gabe geratzea, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

Gauza bakarra desiratzen du, ni ezkontzea, neure onerako eta, agian, bere erosotasunerako.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 73. orr.

Maupassantek ez zituen inoiz bereizi "conte" eta "nouvelle"; istorio labur guztiei "nouvelle" deitu zien beti, hemen "ipuin" deituko diegu, erosotasunagatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Bidaiak iraun bitartean denbora nahikoa eta gehiago izan nuen gizon hark, erosotasunagatik edo beste tokirik ez zegoelako, belaun gainean zeraman maleta txikiari erreparatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Ez ote da soil-soilik hizkuntza batek ematen dion erraztasunaz edo erosotasunaz baliatzen eliza, bere interes propioagatik?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 185. orr.

Hala, kontzentrazio faltaren erruz edo erosotasunez edo konfiantza gehiegizkoan murgiltzeak sor ditzakeen arrisku beti ere larriak saihesten ditu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.

Lanik edo zereginik gabeko denbora, atsedenezko, erosotasunezko egoera, bereziki lanetik kanpo gertatzen dena eta nahi den eran bete daitekeena.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Altzariak ugariak ziren, erosotasunik gabeak, zaharrak eta hondatuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

2 (pluralean)

Hotelaren erosotasunak, behintzat, ondo aprobetxatzen saiatu naiz; adibidez, halleko besaulki hauena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Zurezko bungalow bat aukeratuko duzu, Gorbeia edo Iratiko mendi aterpe zaharren modukoa, baina holiday inn modernoenen erosotasunekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Berriro itsasoratzekotan nahiago nikek transatlantiko baten itsasoratzea, bere igerileku, kasino eta gainerako erosotasunekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.

Gauza seguruagoa da erlijioari faboreen bidez, bizitzako erosotasunen bidez, aberastasunaren itxaropenaren bidez eraso egitea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Bizitzako erosotasun guztiak dituzte, eta premia gutxi.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Horregatik diot, iritzia ez ezik, sinesmen indartsua ere badela (bere zuzentasunaren alde bizitzaren erosotasun asko jarriko nituzke arriskuan) beste munduetako biztanleak daudela baieztatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Niretzat hainbeste erosotasun zuen etxe hartan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurrun-tranbia hiritik Gazzolako geltokiraino iritsiko zen eta erosotasun handia izango zen hura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

David Secok sekulako erakustaldia egin zuen Ermuako proban, eta erosotasun handiarekin nagusitu zen.  Berria - Kirola   2004-12-09

70 urte dauzka Mariak, eta baserritik alde egin beharko dutela dio, zahartu egin direla, kalean erosotasun handiagoak daudela.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Azken orduko mizkeria eta erosotasun berri guztietan dirua parrastaka xahutzearen antzea besterik ez dut ikasi, diruarekin ezin hautsizko lotura duten ikasgaiak baino ez ditut menderatu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Bankuko akzioez eta erosotasun kapitalista guztiez inguraturik bizitzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

Publikoak, edozein gauza ere, arrazoirik gabe sinesten ikasten baitu, eta gero taxuzko arrazoi guziak alferrik izaten, bere erosotasun txoro kutsakor horretatik ateratzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.

Luxu harrigarria, klimatizazioa eta erabateko erosotasuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 508. orr.

Bistakoa zen bere egitasmoak hausnartzeko ez zuela behar besaulki bigunekiko langelarik edo bestelako erosotasun lasaigarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina une batez atxikiz gero, erosotasun eta segurtasun sentimendu horren tokia egonezin sakonak hartzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.

Alfonbrak, errezelek, paisaiez apainduriko pitxar portzelanazkoek haien lanaren etekina islatzen zuten, bai eta haien erosotasun nahia ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 231. orr.

Gero, arratsaldean, jakin nuen Éva gaxtea ere ohartua zela aitaren erosotasun ezaz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Errusiatik Siberiara doazenei axola gutxi die erosotasun falta horrek, barne aldetik etorrita aldean baitakarte behar duten guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Inertzia kontua da, hein handi batean; erosotasun edo nagitasun kontua.  Berria - Gaiak   2004-04-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina erosotasun (3); erosotasun eta (6); erosotasun guztiak (6); erosotasuna eta (6); erosotasunaren mesedetan (3); eta erosotasun (17); eta erosotasuna (8); eta erosotasunaren (4); eta erosotasunean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus