Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroso 1 izond erraz, lasai, oztopo edo buruhausterik gabe egin edo erabil daitekeena.

Egongela zabal hartako besaulki eroso batean esertzera gonbidatu genuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 132. orr.

Horrelako ostatuetan, eguneko bi errublo ordaindurik, gela erosoa ematen diote bidaiariari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Logela oso erosoa zen, kaobazko altzariz hornitua, eta hura zen etxeko gelen artetik erabiltzen zuten bakarra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Barruan leku eroso, fresko eta zabala topatu dugu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Hemen egongelako besaulki erosoan dastatuko ditut haren mandarinak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 75. orr.

Hankak zabal-zabal egin postura eroso bat bilatzeko, eta begiak ixten nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Deika ari zaizkit, keinuka, inoiz lehenago izan ez naizen mundu horretatik, han gailen den epeltasun eroso eta inguratzailean murgil nadin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 173. orr.

Pertsonen artean gertutasun eroso bat sortzeko lagungarri onak izaten dira maiz askotan gustuko otorduak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Buru-ahulei aitortzen zaien inmunitatearen babes erosoan, utzikeriarik nabarmenenaz jarduten zuen Bortolasso bere lorezain lanean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Bizimodu erosoaren ezaugarriak ziren, halaber, hatzetan zeramatzan eraztunak eta idunekoaren perlak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.

Zenbait ingurunek, bizi-baldintza erraz eta erosoak dituztelako, zibilizazioen jatorriaren azalpenaren giltza dutelako ikuspegia ere aztertu eta baztertu egiten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.

Bizitza basati eta landatar hura utziz, zibilizazio eroso batera iritsi zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Bizimodu hotza da, bai, baina erosoa -diote ongizate erosoak mozkortutako askotxok-, baina sano dagoenak badaki bizimodu hotz eta erosoaren paradigma beteginena hilerrikoa baizik ez dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Gehienetan, itsas aldean ibiltzen nintzen, Pirinioetako pasabideak eroso samarrak baitziren kostatik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Ongizate Estatua deitu izan zaio biztanleen egoera ekonomiko eta sozial erosoa zaintzea helburu duen gizarte politiken multzoari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

Egoera ez zen batere erosoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Zeinen erosoa den zuen gisako arau zorrotzeko jendeekin harremanetan hastea!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.

Biek kiroletako oinetako erosoak zeramatzaten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

Gutariko gehienok pasadizoko geltoki bat genuen telebista, unibertsitaterako edo argitaletxe baterako edo kultur politikaren karguren baterako, edo lustrea (eta kontu korronte erosoa) emango zigun best-seller baten bidean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Beraz, "kamera-mugimendua" esatea esapide eroso bat da, batez ere, eta zehaztasun gutxiegikoa hiztegi teoriko batean egoteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.

-Arreba -esan zuen Mikel Strogoffek-, zalgurdi erosoagoa nahi ninan hiretzat, baina ez dinat besterik aurkitu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Ondoko gela erosoagoa da; segi barrura.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 162. orr.

Ezin eskain bide erosoagorik eta halaber erabiliagorik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 209. orr.

Aurrerantzean, eroso baino erosoago bizi izan zen ikazkina... harik eta espero baino lehen, jauregiko lorategietan paseatzen ari zela, Herio agertu zitzaion arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 141. orr.

Berez ez: ez onena, ez erosoena, ez gozoena, ez samurrena, ez neureena, ez politena, ez legeak (barrenak, kontzientziak, ideiak...) agintzen duena, baina bai agian, inoiz, ederrena edo nahiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Izan zitekeen amodio-istoriorik lasaien eta erosoena zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Erosoen zaigun arropa jantzi ohi dugu etxean, baina ez litzaiguke burutik pasatu ere egingo arropa horrekin kalera irtetea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

· Praka zabal-erosoak, artilezko jertse gorria eta zetazko zapia lepo inguruan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 77. orr.

Hantxe zegoen Carmiña, kolore ilunez jantzita, eszenatoki ez oso garai baten gaineko aulki eroso-antzeko batean eserita.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.

2 adlag erosotasunez; egoki.

Selifani estalkia jaisteko agindu [...], eta eroso eseri zen, husarren koronel erretiratu batek edo Vishnepokromovek berak egingo luketen bezalaxe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Ez zaitut eroso ikusten.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 164. orr.

Andonirekin oso ondo nago, eroso sentitzen naiz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Egoeraren latzagatik ere, eroso sentitzen nintzen whiskyak gure artera ekarritako giro bare, kasik adiskidetsuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso, bere literatura elikatzen zuen bizitza ibaiertzetik bezala ikus zezakeelako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

Eta hiztuna zen, izugarri hiztuna: lehenengo unetik eroso sentiarazi gintuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 110. orr.

Besaulki birakarian eroso ezarririk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Bulego dotorean hirurak eroso jarririk, sarrera laburra egin zuen Maizak, eta gero Teresari eman zion hitza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Eroso etzanda joaten zen bere gizonek gidatu eta tiratutako gurdi zarpail batean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 84. orr.

Gauzak eroso egitea gustatzen zaiola ikusten da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Denda eroso zihoan, atsegintsu, neke handiegirik gabe, Lisak nahi bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

Nahiko ongi bizi naiz hemen, eroso eta lasai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

-Eskerrik asko -erantzun zion Maimiek-, eroso eta epel egon naiz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 292. orr.

Euskalki desberdinetako hiztunak bata bestearekin erraz eta eroso ulertzeko asmatu zen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.

Herri edo eskualde jakin batean erabiltzeko ziren kristau ikasbideak, eta bertako hizkerara itzuli ohi ziren, herri xeheak erraz eta eroso irakur zitzan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Ez dut ahalegin handiegirik egin behar aro bi horiek berreskuratzeko eta oso eroso sentitzen naiz, gainera, garai haietaz hitz egiten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 77. orr.

Idazteko premiazkoa zuela ezinegona bere onena emango bazuen, eta erabat eroso bazegoen ezin zuela ondo idatzi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 103. orr.

Badaki nora joan nahi duen eta eroso samar doa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Pozik zeunden, zure buruarekin eroso, erruduntasunaren zantzurik ez bihotzean, zertarako.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.

Ahalik eta erosoen egon zaitezen nahi dut, Aurora.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Gu arrunt zabal-eroso bizi ginen elkarren arrimuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Ezin hobeto zetorkidan premia hura nire ordu kezkez beteak erosoago eramateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 286. orr.

Ez dago deus erosoagorik, zuri-beltzeko pentsamoldea baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

Tea edaten zuten denda-oste eroso antolatuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.

3 (errepikaturik)

Eroso-eroso kokatuta nago bulego nagusian, errezel astunen arteko zirrikitutik leihotik kanpora begira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 87. orr.

Euliak, aurreko egunean hormetan eta sabaian lo gozoan egonak baitziren, denak batera oldartzen zitzaizkion orain: bat ezpainean pausatu zitzaion, beste bat belarrian, eta hirugarren batek begian eroso-eroso esertzeko ahaleginak egiten zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Jarlekuen lehen ilaratik ikusiko zuen gerraren festa, eta, are garrantzitsuagoa zena, garaileen eserlekuetan eroso-eroso jarrita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Une berean, txoria txapelera jaitsi zen hegaka, eta arrautzen gainean jarri zen berriro ere, eroso-eroso.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Lurdesek lanaren erosoa azpimarratzen zidan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina eroso (9); batere eroso (25); batere eroso sentitzen (6); bertan eroso (3); besaulkian eroso (4); bezain eroso (10); bezain eroso sentitu (3); da eroso (9); da eroso sentitzen (4); dago eroso (3); erabat eroso (3); erdian eroso (3); ere eroso (10); eroso al (3); eroso antzean (3); eroso ari (5); eroso aritu (24); eroso aritu zen (6); eroso aritu ziren (8); eroso aritzen (4); eroso aritzen da (3); eroso asko (8); eroso bat (21); eroso bat aurkitu (4); eroso batean (6); eroso batekin (3); eroso batera (3); eroso bizi (10); eroso bizitzeko (6); eroso dago (13); eroso dagoela (3); eroso daude (4); eroso egin (10); eroso egon (11); eroso egongo (3); eroso egoteko (9); eroso egoten (5); eroso eroso (7); eroso eseri (4); eroso eserita (8); eroso eta (38); eroso eutsi (4); eroso eutsi zion (4); eroso ez (6); eroso gertatzen (3); eroso hartu (3); eroso ibili (4); eroso ikusi (3); eroso ikusten (5); eroso irabazi (15); eroso irabazi zuen (8); eroso irabazi zuten (3); eroso jardun (6); eroso jarri (15); eroso jarri eta (3); eroso jarri zen (4); eroso jarrita (3); eroso jokatu (15); eroso jokatu zuen (4); eroso jokatzeko (7); eroso jokatzeko aukera (3); eroso jokatzen (10); eroso kokatu (3); eroso mugitu (6); eroso mugitu zen (3); eroso mugitzen (5); eroso nago (3); eroso nagusitu (8); eroso nagusitu ziren (3); eroso samar (5); eroso sartzen (3); eroso senti (4); eroso sentiarazten (4); eroso sentitu (19); eroso sentitu nintzen (3); eroso sentituko (4); eroso sentitzea (5); eroso sentitzeko (7); eroso sentitzen (58); eroso sentitzen da (3); eroso sentitzen ez (3); eroso sentitzen naiz (6); eroso sentitzen nintzen (3); eroso ulertzeko (4); erraz eta eroso (9); eta eroso (76); eta eroso aritu (3); eta eroso irabazi (3); eta eroso jarri (4); eta eroso sentitzen (4); eta eroso ulertzeko (4); etxean bezain eroso (3); etxean eroso (3); ez da eroso (5); ez dago eroso (3); ez naiz eroso (3); ez nengoen eroso (5); ez nintzen eroso (5); ez zaie eroso (3); ez zegoen eroso (3); ez zen eroso (4); ez zuen eroso (5); gustura eta eroso (3); hain eroso (10); horretan eroso (6); jendea eroso (3); kantxan eroso (4); lasai eta eroso (9); leku eroso (3); mamesen eroso (3); nahiko eroso (23); nahiko eroso irabazi (6); naiz eroso (3); nengoen eroso (5); nintzen eroso (5); nintzen eroso sentitzen (5); oso eroso (31); oso eroso sentitzen (6); pozik eta eroso (3); san mamesen eroso (3); zaie eroso (3); zaitez eroso (3); zegoen eroso (5); zen batere eroso (4); zen eroso (8); zuen eroso (7); zuen eroso jokatu (3)

alde erosoa (4); batere erosoa (12); batere erosoa ez (3); bizimodu erosoa (3); bizitza erosoa (4); da batere erosoa (8); da erosoa (13); da oso erosoa (3); erosoa da (21); erosoa dela (3); erosoa ere (4); erosoa eta (9); erosoa ez (4); erosoa izan (14); erosoa izango (11); erosoa izaten (5); erosoa lortu (7); erosoa lortu zuen (4); erosoa lortu zuten (3); erosoa zen (5); eta erosoa (8); ez da erosoa (11); ez zen erosoa (4); garaipen erosoa (9); garaipen erosoa lortu (5); kontrario erosoa (4); leku erosoa (6); oso erosoa (26); oso erosoa da (8); partida erosoa (6); partida erosoa izan (4); politika erosoa (3); zen erosoa (4)

askoz erosoago (9); askoz erosoagoa (5); askoz erosoagoa da (3); baino erosoago (14); baino erosoagoa (5); ere erosoagoa (3); erosoago aritzen (5); erosoago bat (6); erosoago dago (4); erosoago egiten (3); erosoago egon (6); erosoago egongo (6); erosoago egongo zara (3); erosoago egoteko (3); erosoago eta (5); erosoago jokatu (3); erosoago jokatzen (4); erosoago sentitu (4); erosoago sentituko (4); erosoago sentitzen (18); erosoago sentitzen da (3); erosoago sentitzen naiz (5); erosoagoa baita (3); erosoagoa da (14); erosoagoa izan (7); erosoagoa izango (4); erosoagoa zen (4); erosoagoak izan (3); erosoagoak izango (3); eta erosoago (18); eta erosoago egon (3); eta erosoagoa (7); eta erosoagoak (4); gero eta erosoago (3); geroz eta erosoago (4); zara erosoago (4)

ahalik eta erosoen (7); bizimodurik erosoena (3); erosoak eta (6); eta erosoak (5); eta erosoan (3); eta erosoen (8); eta erosoena (3); modu erosoan (4); oso erosoak (3); pedalkada erosoarekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus