Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erosleen eta saltzaileen atomizazioa gertatuko da (hau da, erosle eta saltzaile asko baina txikiak, merkatuan eragiteko ahalmenik ez dutenak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.
Ekoizle eta erosle askoz osaturiko merkatua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.
Diruak, beste edozein ondasun edo zerbitzuk bezala, erosle edo eskatzaile batzuk ditu eta saltzaile edo eskaintzaile batzuk. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Ez dendarik, saltokirik edo enplegatu nahiz eroslez gainezkaturiko salmahairik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.
Hezkuntzan, esaterako, kostuak handiagoak direla, besteak beste liburuak prestatzea eta argitaratzea garestiagoa delako, erosle gutxi izanik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 188. orr.
-Bai; saltzeko prest nago -esan zuen Sobakevitxek, burua apur bat jasorik, eta ulerturik ezen erosleak, seguraski, etekinen bat aterako zuela hortik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 153. orr.
Erosleek bazekiten arras ongi kalitate oneko produktoa ukanen zutela, aspaldiko adiskide baten saltegian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.
Merkatariak [...] berehalaxe altxatu zuen salmahaiko ohola, eta, igarobidea horrela irekirik, saltoki barruan kokatu zen, salgaiak atzean eta eroslea aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.
Ez eskatu aholkurik emakumeari bere lehiakideaz, koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz, erosleari salmentaz, bekaiztiari esker onaz, errukigabeari bihozberatasunaz. Elizen arteko biblia Si 37,11
Aitak aipatu didanez, gorriak ikusi dituzte adosatuentzako erosleak topatzeko, Banatzaileak ez du beste aukerarik: eskura dituen ordezko piezak apurtu, eta haien oinarrizko osagaiak atera, piezen eroslea haiek Cadillac-ean erabiltzeko moduan muntatzeko gai izango den itxaropenez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 85. orr.
Behialako garai batean nire erosteko ahalmena zuhurki administratzen zekien erosle irizpideduna nintzela amestu banuen ere, orain dena zen diferente. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Antigoaleko gauzen saltzaileek urrea sari laster salduko dituztenak, erosle "postmodernoen" ametserako. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.
Azaldu diozu zein zoragarria den ohiko bezero eta noizbehinkako erosleen arteko muga puskatuta ikustea. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 128. orr.
Fruitu-dendara sartu zenean, erosle-multzo artean kokatu zen, zehatzago, ni nengoen tokia baino apur bat aurrerago. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 107. orr.
Kaleetako erosle-andana eta gas-argien distira ikustean oroitu nintzen nire bidaiaren xedeaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.
Merkatu hori oso merkatu konplexua eta garatua dela, bertan izaten diren saltzaile eta erosle kopuruarengatik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.
Orduan, agintarietako batek, olio-erosle izanagatik, gogora ekarri zuen bazela Palermotik gertu, muino baten atzean bizi zen kapitain bat, espainiarra jaiotzez, ezagutza zuenetik inork mendean hartu gabea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 90. orr.
Kapitalen merkatu horri deitzen zaio burtsa, eta bertan izaten dira akzio erosleak eta saltzaileak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.
Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.
Gure Aita txit santua, gure egile, erosle, kontsolatzaile eta salbatzailea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.
Jesus Eroslearen Eliza izan aurretik oihal-denda izan zen, saihetsetako leihoak ez eta aurrekoak bakarrik erabili zituena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.
Kreatzailea eta Eroslea ezagutu, aitortu eta gurtu nahi izango bazenute, haiek beren burua bezainbat maitatuko zintuzkete. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1163. orr.
Zazpigarrena, argitasuna edo denbora erosoak gozatu, adibidez udan hozkirria, eta neguan eguzkia edo beroa, arimak uste dueino edo pentsatzen dueino lagun diezaiokeela bere Egile edo Erosleagan gozatzen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 137. orr.
Jesu Kristo gure Jaunaren eta Eroslearen ordezko Goihenari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 153. orr.
Zauri hau izan zen, hain zuzen, gure Eroslearengan giza erospenaren eta berriztapenaren sinboloa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 833. orr.
Ez da harritzekoa, bere bihozberatasunaz sorkari guztien anaia bihurtu zen hura, Kristoren maitasunak Kreatzailearen irudiaz markatuak eta Eroslearen odolaz berrerosiak izan direnen are anaiago egin izana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.
arima eroslea (3); beste erosle (4); du erosleak (3); edo erosle (4); erosle asko (3); erosle bakar (3); erosle bakoitzak (3); erosle bat (9); erosle bati (3); erosle eta (9); erosle gehiago (3); erosle gisa (4); erosle guziak (3); erosle guziak eskertzen (3); erosle nagusia (4); eroslea ez (3); erosleak eta (3); erosleak ez (4); erosleek eta (3); erosleen arteko (3); erosleren bat (3); eta erosle (14); eta eroslea (4); eta erosleak (6); eta eroslearen (4); eta erosleen (6); saltzaile eta erosle (3); zen erosle (3)