Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosio 1 iz higadura.

Erosioaren atzekoz aurrerako bidea da, nolabait, denboraren iragaitea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

Denboraren erosioak kritikak ekarriko dizkio Marcosi, baina ezin ukatuko dio inork komunikaziorako gaitasuna, hitz zehatzak erabiltzeko abildade fina, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

2 (geologian)

Haizearen eta uraren erosioa jasan duen mendiaren itxura.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Lurraren erosioak eta mugimenduek izanen zitean horretan ere zerikusirik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 20. orr.

Txinako Gobernuaren arabera, ekologia arazoek, haize handiak, gazitzeak, lurraren erosioak eta basoen kalitate eskasak eragin dute desertifikazioa azkartzea.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Gaur egungo arazoa da lurren erosio latza, hain justu, materia organikoen faltagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Brownlee eta bere lankideek galdetzen dute azaleko ezaugarriok erosioaren bidez zergatik ez diren ezabatu, baina erantzuna Wild 2 kometaren historian datza.  Berria - Gaiak   2004-06-24

3 (hitz elkartuetan)

Alde batetik, azken hogeita hamar urteotan zientziak eta teknologiak erosio-prozesu moduko bat jasan dute, izan ere, zientziak galdua du jada Industria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

· Pixkanaka-pixkanaka Mars Expressen datuak ñabardura handiko topografia erakusten ari dira, eta jakina, honen ondotik, ur erosioak eta sumendi aktibitateak Marteko azaleran izan duen eragina ikertzea izango da hurrengo lana.  Berria - Gaiak   2004-12-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus