Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erortzear dago; altxa ezazu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.
Hiria babiloniarren menpe erortzear dago. Elizen arteko biblia Jr 32,25
Donostia erortzear baldin bazegoen, zer egin behar ote nuen nik han. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.
Ajuriagerraz batez ere, zeinaren txofer izateko suertea izan zuen Bilbo erortzear zegoela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.
Zenbait tokitan, elurrak fantasiazko figurak sortzen zituen maldetan edo erpinetan: erortzear zeuden uhinak, tximiniak, itsasontziak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 171. orr.
Ametsean, Lateranoko basilika erortzear zegoela ikusi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.
Sugarren artean, bazirudien poxpolo hark infernu hartara erortzear zela zera adierazi nahi zukeela, norberaren etxea bezalakorik ez dago, edo azkenik etxean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.
Ate gaineko iragarki koloretsuari bi letra falta zaizkio, eta beste bat erortzear dago. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Eta intxixuak ere badaude, gehienak joskinak gainera; eta azpitik erreka duten leizeak, eta sei anaia nagusi dituzten printzeak, eta erortzear dagoen txabolatxo bat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 18. orr.
Ospitalea da lehengo basetxe bat erortzear dagoena eta hor nahi luke artista bikoteak altxatu arte lantoki ideki bat. Herria 2005-09-22
Orain leihotik dakusadan paisaiak, hodei beltzen zamaz erortzear dirudien zeruak eta haren kontra aparrezko haserrea jaurtitzen duen itsaso arbelezkoak ez lukete nire gogoa goibeltzeko botererik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.
Zergatik deuseztatu behar zuten beren esku erortzear zegoena? Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 79. orr.
Gizonezko bati besotik helduta zihoan emakume batekin egin du estropezu gogorki, emakumezkoa erortzear egon da, eskerrak laguntzaileak besapetik oratu dion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.
Mugarri gutxi geratzen dira jada zutik, eta orain azken urteetan altxatu den mugarri sendoenetako bat erortzear da. Berria - Harian 2005-08-03
Iheslaria, gehiago ezinean eta beldurrak herbaldurik, erortzear zen ia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.
Erortzear direnei Jaunak die eusten, lur joak ditu altxatzen. Elizen arteko biblia Sal 145,14
Oinarria kenduta, gain aldea eta paretak oker, balantzaka eta erortzear dituen gaztelu bat ematen zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 132. orr.
Giza bizia begien aurrez lurrean trakeski zetzanean, erlijio astunak zapaldua, zeinaren burua itxura beldurgarrian ortzi inguruetatik hilkorren gainera erortzear ageri baitzen, greziar gizon bat ausartu zen lehenen, bere begi hilkorrak altxatzen eta aurka egiten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.
Detektibea, nonbait, Diru jaunaren hatzaparretara erortzear zekusan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.
Oker eta erortzear, basoak, sasiak eta errekako hezetasunak janda, baina zutunik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 103. orr.