Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erortze (orobat erorte g.er.) 1 iz zerbait, bere pisuak eraginik beherantz joatea; lurrera erakarria gertatzea, oreka edo euskarria galduz.

Apaltasunez marra sendoak deusezten ditu ibileran erortze eta altxatzeen artetik. Joan den asteko erorikoak ostiralean minik ematen ez ziola nabarmendu zuen, eta atzo erortze hori gogoratu zuen.  Herria   2002-11-14

Eta erori egin hintzen eta heure erortze horretan aurkitu duk heure justifikazinoa, munduan bertze nehor erori ez balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.

Zeruraino igotzen zen, nonahi barreiatzen zen, dena betetzen zuen gelatinazko erortze harekin eta sakonera handiarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Erortze lasterraren zirimolak inguraturik, hegan ote nindoan lilura sentitu nuen une batez Dolarraren erortze kontrolgabeak arazoak ekarriko zizkiela europar eta japoniar ekoizleeiUrrutitik ikusten ziren iparretik hodei lodiak nola zetozen, eta maluta erortze zuria hasi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.  Elizen arteko biblia   Nk 1,9

Desordena ezarri zuen bere familian, eta horrek monarkiaren erortzea ekarri zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.

Haien erortzea munduarentzat aberaspide, hau da, haien hutsegitea jentilentzat aberaspide gertatu bada, zenbatez aberasgarriago ez ote da izanen Israel osoak salbamena iristea!  Elizen arteko biblia   Erm 11,12

Niri, berriz, gerra aurretik aita erraten nion gizon garai haren "erortzeak" ez zidan zirrara handirik eragin.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Ez dakit zenbat bider jausi nintzen eskailburutik, baina erortzeek ez zuten amaierarik, ez nuen hondorik jotzen, zorurik gabeko zulo batean behera behin eta berriz amilduko banintz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Maindirea erortzearekin batera, ordea, benetako kontzertuari ekin zioten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

Austria erortzearekin batera, birraitonari errenta hura kendu zioten, hirurogeita hamar urtez jaso zuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bukaerako kontsonanteen erortze eza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 160. orr.

Iluntasunean desagertu den mozkorraren alderokako ibilera da amiltze eta erortze aukera gertagarri baten zantzua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Euskal semantika guzian oin edo zutik egote/erortze zentzuari atxekia ageri baita beti ostiko hitza, nik dakidanez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 175. orr.

Hiru urte luzez eliza barnean, zutabeak lehen galeria bermatzeko eta bigarren solairua debekatua erortze lanjerarengatik.  Herria   2002-09-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oso diferentea da lurrikara bat, eraikin erortze bat, M-11koa bezalako atentatu bat gertatzea, hor gizarte osoa mugitzen delako biktimei laguntzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Elur erortze batek eraginik izan ote zen ala erorikoak ote zuen eragin elur erortzea, ez da behin ere jakinen.  Berria - Kultura   2004-05-06

Liluratu lagunak eta nahastu etsaiak mendeku asmatu berriekin: ile-erortze, zango-biguntze, mihi-lotze eta beste askorekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Ohean etzanda esna zegoen euriaren triki-traka etengabeari eta teilatu-hodien tanta-erortze txistukariari adi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Ostro irtete, arto ereite; ostro erortze, gari ereite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus