Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burdinazko pendiz zaharkitua, "Second Empire"koa bete-betean, bere hegal metaliko erorkorrak eta guzti. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.
Jainkoaren beraren lankide bezala eta haren Gorputz misteriozkoaren atal erorkorren altxatzaile. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.
Alde bat utzi sorkari erorkorrak eta geure geurekoikeriak, Jaunari urrats irmoz jarraitzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.
Filosofoen erregea izan arren, Atenar hau ere jendea da, eta beraz ahula bezain erorkorra. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 141. orr.
Bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, eguerdiko tristura simetrikoa, etxe hutseko tristura parabolikoa, erorkorra (azpian deus ez, azpian deus ez!), geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Ez beste lurraldeetako emakumeak baino erorkorrago, arinago edo txarrago direlako, ezbehar handiagoan bizi direlako baizik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 216. orr.
Irauteko esperantza gutxiena daukan sasoian -iraungikorrena, itzalkorrena eta erorkorrena den garaian- egiten da bere nortasuna egundo ez bezain iraunkor eta are behin-betikoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.