Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilobiz hilobi jauzika eta erorka iritsi nintzen neure benetako etxera, neure benetako hilobira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.
Ilunpetan erorka joango ziren beren bila etxe suntsituen hondamenean, garabien eta eskaileren artean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 230. orr.
-Ez nintzen erori, ez -Santxok esan-, baina halakoxe ikara hartu nuen nire nagusia erorka ikusita, min hartzen dut nire gorputzean. harriak eta enborrak erorka hasi zitzaizkien eskuin aldeko ezpondetatik behera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.
Gizajoa Leslie Bird porto-edalea, gizajoa Gil Morris txikia, arrasto beltz bat margotuz betazpietan markatzen baitzuen larunbatero bere nasaikeria, han ikusiko banindute, paretetan boxeolarien argazkiak erdi erorka zituen gela ilun, mixerable hartan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.
Ikazdunak tabernarako urrats urriak egin zituen, eta errabinoa atzetik joan zitzaion, erdi erorka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 173. orr.
Bat-batean, tximistargi baten distiran, haietako harritzar bat erorka-erorka behera zetorrela ohartu ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.
Erorka biren ondoren iritsi zen eguzkiak laster berotuko zituen iturburuko haitzetara, hankapalua narraska eroala. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.
Zaldun-ezkutariei laguntzera etortzeko agindu zien dukeak bere ehiztariei; aski hondatua zegoen Don Kijote erorka hartatik, jaso zutenean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.
eta erorka (4)