Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herririk gehienak, etengabeko gerratean, kasik eskeleto huts bihurtuak; dorre eta gaztelu erorixeak; etxe hutsak, gizonik gehienak gerran; elizak itxiak edo gerrako babes bihurtuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Kirurjilari baten eskuetan jarri omen zen jatorrizko bi titi erorixeak igo ziezaizkion. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.
"Suhiltzaileek", pentsatu zuen, bere buruari txantxa hori onartuz, eta, beste zotin batek irribarre erorixea desitxuratu ziolarik, seriotasun mingarrira itzuli zen segituan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.
Dortokazko armazoi beltzeko betaurrekoak erorixeak zituela bere sudurtzarraren gainean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 161. orr.
Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik, giza gorputzak kuzkurtzen, txikitzen eta ahultzen dituen sentimendu horregatik, giza arimak loditzen, hanpatzen, kargatzen dituen sentimendu horregatik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.