Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroriko 1 iz lurrera erortzea, oreka edo euskarria galduz; zerbaiten maila jaistea.

Antza denez, Iñigo Lizaso Balerdiko hegal batetik amildu eta berrehun metro inguruko erorikoa izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Iaz Tourrean erorikoa izan zuenetik gorputzari buelta eman ezinik ibili da.  Berria - Kirola   2004-07-28

Aspaldian nekez kurritzen zuen, Urdozen bizi zelarik eroriko bat egin ondoan.  Herria   2003-05-22

Josean Jauregi Oiharbide gipuzkoarrak bizia galdu du, eroriko bat eginik, Irubelakaskotik Aritzakun-Berekotxera buruz zoalarik.  Herria   2004-07-01

Eroriko baten ondorioz, belauna apurtu dut.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Kordogabeturik, lurrera zihoala, esku batek eutsi zion, erorikoa eragotziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Cipollinik Tourrean izandako erorikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Nikolas izeneko sakristaua goizean elizan sartzera zihoala, zoritxarreko erorikoa izan zuen, eta ondorioz heste guztiak atera zitzaizkion sabelpetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Hango bidaztien itzulipurdiak eta erorikoak!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Uste dut erorikoaren kolpea samurtzeko dagoela hemen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

Elur erortze batek eraginik izan ote zen ala erorikoak ote zuen eragin elur erortzea, ez da behin ere jakinen.  Berria - Kultura   2004-05-06

«Jendea izotzak eragindako erorikoengatik etorri zaigu, eta, beraz, arazo larriak ez dira», zehaztu zion Berriari Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko eledun Josu Osesek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Globo bitxi hori, kurba handi bat eginik, itsasoan urruti erori zen; kanoi tiro bat bezala entzun nuen haren erorikoaren hots sakona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Nekez jasan baitzezaketen, bihotzik gabekoak izan ezik, emakumeen heriotza urkamendian, lehertu egiten baitzitzaizkien lehen erorikoan sabel barrenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Esportazio merkatuen murriztea eta lehengaien prezioen erorikoa, hain zuzen ere, zorraren interesak izugarri hazten ari ziren une berberean gertatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Ekoizpenaren erorikoak, desberdintasunen areagotze izugarriak, esportazioan lehengaietan espezializaturik jarraitzeak eta kanpoko mailegura masiboki jotzeak, ez dirudi aukera handirik uzten dienik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Lau urtez beraz, artifizialki eutsi zaio eskualde honetako herrialdeen lehiakortasunari, Japoniari buruz bereziki, dolarraren erorikoaren eraginez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Iaz Tourrean erorikoa izan zuenetik gorputzari buelta eman ezinik ibili da.  Berria - Kirola   2004-07-28

Praderak eroriko larri bat izan zuen hamargarren etapan, eta azken bi egunotan minez egon da.  Berria - Kirola   2004-07-17

Ez zuten eroriko handirik egiteko arriskurik, ez baitzen erortzeko lekurik ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 84. orr.

Arrandan hartua zuen etxean berean eroriko tzar bat egin du, bai eta ixter-hezurra hautsi.  Herria   2005-09-15

Seigarren itzulian, zirkuitu bazterreko belarra zapaldu ostean, eroriko ikusgarria izan zuen eta punturik gabe geratu zen.  Berria - Kirola   2004-10-03

Italiako Giroan eroriko izigarri bat eginik, ospitalera altxatu zuten Euskalteleko txirrindularia, lepauztaia, beso ezkerra eta bederatzi kosta hautsirik.  Herria   2005-05-19

Haren ustez, «gerta liteke» etxebizitzen prezioek «eroriko itzela» jasatea.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

2 egoera oker edo gaizto batera erakarria gertatzea; desegitea.

Herri bakoitzaren sorrera, hazkuntza, heldutasuna, eta erorikoa nola gauzatzen den.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 19. orr.

Zenbat eta bizkorrago hazi, handiagoa izan daiteke erorikoa.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Gizarte Helenikoaren kolapsoaren biharamunean Platonek, postura zurrun seguruan egonkortuz beste eroriko batetik gogotsu babestu nahi zuelarik, idealizatu egin zuen kultura egipziakoaren egonkortasun konparatiboa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Estatu unibertsalek badute hirugarren ezaugarri nabarmen bat: susperraldi [...] baten adierazpide dira desintegrazio-prozesuan, honek pultsazio-segida bat izaten duelarik: erorikoaren eta susperraldiaren ondoren, eroriko berria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Aurretiko Zibilizazio Helenikoaren gainbehera eta erorikoaren esanahiaren irakurketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.

Inperio Otomanoaren erorikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Erregimen horren erorikoak, 1970eko hamarraldian, apurka-apurka, kapitalen mugimenduen erabateko liberalizazioari buruzko erresistentzia oro ezabatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Zibilizazioen goraldi eta erorikoen mugimendu zikliko eta errepikatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 111. orr.

Jende gehiago geureganatzeko asmotan genbiltzan -propaganda banatzeko, besteak beste-, baina erorikoak gertatu ziren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

1969ko eroriko handi hartan Jabier Larena atxilotu zutenetik, beste kargu bati ere egin behar diozu aurre.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 29. orr.

Zenbait gairi buruzko azterketak biltzen zituzten: besteak beste, erorikoak, errepresioa, militantzia, fronte kulturala eta langileena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Apirileko erorikoaren ondoren erakundea berregin eta gero, bi buruzagirekin bildu nintzen, Petxo eta Patxo, eta Eustakio Mendizabalekin batera Hegoaldera jaisteko proposatu zidaten, jarduera militarra bideratzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 216. orr.

Artekale eta Mongrovejoko erorikoak gertatuz geroztik, erabat sakabanatuta omen zegoen militantzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Betiko gorde dira han Satanen eroriko haren aztarrenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

Erorikoaren eta susperraldiaren ondoren, eroriko berria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus