Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erorarazi, eroraraz, erorarazten (orobat eror arazi g.er., erorrarazi g.er., eta erortarazi g.er.) 1 du ad erortzera behartu. (pertsonak)

Zaldiak, izuturik, zutitu ziren, zaldunak lurrera eroraraziz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Zuen gurtzaileak hilik eroraraziko ditut idoloen aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 6,4

Lau minutura, tiroek neska jo eta erorarazi zutela jakinarazi zuten.  Berria - Mundua   2004-12-22

Nor edo nor garbitzeko pentsamendua etortzen zitzaidanean, tranpa batean nola eroraraziko pentsatzen nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 149. orr.

Adan gaixoa zerk ote zuen erorarazi.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.

Guri EAJri Hitler eta Mussolini erorarazi ondoren Franco eroraraziko zutela agindu ziguten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 178. orr.

Egiaz, ordea, David filistearren esku eroraraztea nahi zuen Saulek.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,25

Zer adierazi nahi duzu, Miss Fairfax, ezkontzaren segadan erorarazi nuela nik Fidel?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.

Halabeharrari itzuri egiteko ahaleginak berak erorarazten duela narratzailea emakumearekin ezin biltzea agintzen dion zoritxarraren putzuan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 123. orr.

Gertakaririk higuingarrienak eta aldez aurretik ikusgaitzenak eri erorarazi nau harriduraz eta xangrinez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.

Eta tentatzen duena eroraraztea urte askotan lortzen ez badu ere, ez du etsitzen, azkenean errenditu arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.

2 (bestelakoak)

Beste karga batekin zubia bota eta trenaren gainera erorarazi dute.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Beste abioi bat Washingtonen Pentagonoak duen egoitzaren kontra bideratu zuten eta laugarren batek Pennsylvaniako larre batean lurra jo zuen, AEBetako Armadak erorarazita.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Jo zutabe-buruak eta atari osoa dardaratuko da; txikitu eta eroraraz itzazu guztien buruen gainera.  Elizen arteko biblia   Am 9,1

-Lodiegia? -esan zuen Sethek, Soilguneaz oroituz, non Baby Suggsen aginduek Indi gaztainen lekak erorarazten zituzten-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 226. orr.

Eta txolarreek irri egiten zuten; aireak erorarazten zituen hostoei mokoka ekin, eta irri egiten zuten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Orro-hotsak bete zuen jangela, sabaitik hautsa eroraraziz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 77. orr.

Agian Alak, herriaren arren suharrek hunkiturik, bere hilobiko aingeruak, Munkar eta Nakir, kristauak suntsitzera bidali ditu, agian erorarazi du kristauen armadaren gainean zeruko su iraungiezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.

Janaria eroraraziko dizuet euri gisa zerutik.  Elizen arteko biblia   Ir 16,4

Fidelek diktadura zikin eta usteldu bat erorarazi zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

Helburua, palestinarrak Hamasekin haserretzea eta honen gobernua eroraraztea, Al Fata boterera itzultzea ahalbidetzeko.  Berria - Mundua   2006-02-15

Matxinada baten asmoa, Inperioa indar kolpe batez eroraraztekoa, [...] mamitu egin zen pixkanaka Florenten espiritu sutsuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.

Ez gaitezen haur izan, edozein irakaspen-haizek astinduak eta harat-honat eramanak, uste okerretan erorarazteko trebe den jende maltzurrak engainatuak.  Elizen arteko biblia   Ef 4,14

Hark irakasten zion Balak-i israeldarrak nola erorarazi bekatuan.  Elizen arteko biblia   Ap 2,14

Baldin arrazoi horiek ez bazaituzte nire nahira erorarazten, Cécile, ez nauzu maite nik maite zaitudan bezainbat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 217. orr.

Zatar zaharren antzera erorarazi zituen haserre eta sumindura guztiak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eror arazi (5); erorarazi zituen (4); erorarazi zuen (3); eta erorarazi (3); gainera erorarazi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus