Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroki adlag eroaren moduan.

Eta barre egiten zuen, eroki gozatuz, bere besarkada ahaltsua geroz eta estuagotuz, pozezko eromen batean oihuka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

Maitatu egin beharko litzateke, eroki maitatu, zer maitatzen den ikusi gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

Egia da, inork ez ninduen biluzik eta mahaiz mahai saltoka ikusi, ez eta hankaz gora ibiltzen, edo ordenadore ondradu bat eroki musukatzen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 80. orr.

Bere penak eta bere soro handiko lan erraldoiak deblauki eta aldi berdinean etsituki edo eroki, aipatu zizkidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

Zakila eroki torratuz gidatzen zian trucka son of bitch hark.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Arrainontziko ura saloi osoan hasi zen zabaltzen eta barruan zeuden koloretako arraintxoak urduriki hasi ziren mugitzen, batera eta bestera eroki, banaka-banaka hiltzen joan ziren arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Bere erregina berriro agertu zen mirariz, eta, zalantzarik ez, bihotza lasterka batean zebilkion, bere bular maitasunez erian eroki taupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus