Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erogeno izond sentipen erotikoak eragiten dituena.

Badira laztan edo igurtzi batzuk bero-bero jartzen gaituztenak; badira gune erogenoak, kitzikapen sexuala gehiago edo gutxiago eragiten dutenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 217. orr.

Nik ez nien aurkitzen azterketa zinetikooi inolako alderdi erogenorik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Gorputzeko alde sentikorrenak, plazer handiena eragiten digutenak eta kitzikapen sexuala martxan jartzen dutenak dira alde erogenoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.

Beren parte sentikorrena, erogenoena, kitzikagarriena eta benetan bero jartzen dituena laztanduz, hau da, klitoria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Emakumeak masturbatzen denean zer egiten duen jakiteak informazio asko emango digu estimulazio moduen ahalmen erogenoari buruz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus