Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erogarri izond erotzen duena.

Berak laztan erogarri horiekin jarraitzen du.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Nekromantziaren eta belar erogarrien zientziaren jabe omen zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Ezin eutsizko premia sentitzen nuen berriro hura eskuetan hartzeko, ukitzeko, ukipen hotz, labain, haserregarri, erogarri, zoragarri hark berriro gaixotzeraino suhar nintzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.

Orain, hau idazten dudan bitartean, zin eginen nuke Angelak nahita luzatu zuela une erogarri hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Hilde anderearen lurrin erogarria, kasu, bere piezak mugitzera aurrerantz makurtzen zen aldiro olatu goxo bat bezala oldartzen zitzaidana.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

Milaka pentsamenduk eraso zidaten aldi berean, nire burua infernu erogarria bihurtuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

Erritmoa erogarria zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.

Parisko karriketako harat-honat erogarrian berriro barneratzen nintzen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Minutu labur haiek ulergaitzak ziren berarentzat, bazirudien denboratik eta beraren bizitzatik kanpo zeudela, eta exekuzioa bera, bere ezohikotasun ikaragarriarekin, bere zentzugabetasun erogarriarekin, ezbehar arina iruditzen zitzaion, bisitaren unea baino eramangarriagoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Ezagutzen ez genituen atsegin erogarrien zantzuek esna ere amets eragiten zigutela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Ikus-entzunezkoen teknologiaren abiada gero eta erogarriagoaren laguntzaz.  Berria - Kultura   2006-02-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus