Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobe eroapena adorea baino, nor bere buruaren jabe izatea hiriak menperatzea baino. Elizen arteko biblia EsZ 16,32
Lilura apur bat hastapenean, ohitura gero eta, azkenean, eroapena. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.
Haiek irakatsi ziguten nekea, eroapena eta nolabaiteko zuhurtzia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.
Baina eroapena harrokeria baino hobea denez, irain guztiei entzungor egin zien eta, ezertan lur jo edo asaldatu gabe, eskerrak ematen zizkion Jaunari denagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.
Hitz horiei buruz debozio handiarekin predikatuz, anaia guztiak indartzen eta bultzatzen zituen [...] munduko sufrimendu garaian eroapena eta ugari-aldian neurritasuna izatera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.
Ez hitzen zirikadak, ez kateen nekeak, ez zioten eroapena galarazi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.
Horra iritsirik, Txitxikoven eroapenak hondoa jo zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.
Nire jarrera hura garaipenari egundaino biderik zabaldu nahi ez dion baten eroapenarekin (konplexuz betetako baten ezinarekin?) nahasten zuela iruditzen zitzaidan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Zorionekoa lagun hurkoa bere ahulezian eroapenez hartzen duena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 126. orr.
Mundu honetan eroapenez jasan nauen bakarra bera izan delako. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.
Beti agertuko da eroapenez eta adorez beteta, bai auziekin sortzen ziren gorabeheretan, eta baita diru-urrialdi latzenetan ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.
Adorez eta eroapenez eragozpen handienak gainditzen dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 163. orr.
Jaungoikoaren pazientziak penitentziara gonbidatzen ditu gaiztoak eta, aldi berean, zigorrarekin zailtzen ditu zintzoak eroapenean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.
Pentsatzekoa baita hildakoek eroapen eta egonarri handikoak izan behar dutela, eta ez dituela inoiz mendeku grinak menpean hartu behar. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 131. orr.
Eroapen handia agertzen zuen gehienean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
Nik eroapen handiz jasan omen nuen besarkada, gizasemeok emakumeen beroaldi edo flakezia horiek jasaten ditugun eran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.
Munduko zenbait aldetan irainka hartzen zituzten, gizon mespretxagarri eta ezezagun bezala; baina Kristoren Ebanjelioaren egiazko maitasunak eroapen handiko egiten zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.
Eroapen handikoak zentzu ona ugari, haserrekorrak zentzugabekeria nabari. Elizen arteko biblia EsZ 14,29
Nik eroapen osoz irentsi behar nuen gaixoen taldean egotea zegokidala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.
Maiteminduek berritan erakusten duten eroapen itsuarekin jarraitzen ziolako. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.
Astintzen saiatu nintzen, eurengandik askatzen, gainetik kentzen, gutxienez han bertan ezabatzen, kanporatzen, eroapen apur bat ematera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 186. orr.
Morrontza hutsa da hori, etxe handi bat bakar-bakarrik egitea bezala, iraupen edo, nahiago bada, eroapen kontua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.
eroapen handikoak (3); eroapen handiz (3); eroapena eta (3)