Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eroale (20 agerraldi, 12 liburu eta 2 artikulutan) 1 izond/iz eramailea; eskuarki elektrizitateari edo beroari igarotzen uzten diona.

Ez zegoen golde kurboaren eroale indartsurik, ez inork sororik burdinaz harrotzen zekien, ez sastrakarik lurperatzen, ez zuhaitz garaien adarrik aihotzez inausten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Habsburgotarren monarkia katolikoak mendeko ez katolikoak jazartzeari utzi zion, eta haren mendeko serbiar kristau ortodoxoak [...] psikologikoki bitarteko eroale bihurtu ziren, beraien bidez sartu zelarik Mendebalde modernoaren kultura serbiar herrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Erraz ikusten da, ordea, oro harrezko adigai ororen eroalea dela, eta beraz, adigai transzendentalena ere bai.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 152. orr.

Beroaren eroale ona.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 150. orr.

Sare elektriko normal batean, eroalearen erresistentzia gainditzen galtzen da energia asko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Zaila litzateke, ordea, ohiko korronte mota bidaltzea (elektroi fluxu bat) nerbio-zuntzean zehar, zeren nerbio-zuntza, gorputzeko gainerako ehun gehienak bezala, ez baita eroale ona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erosketak egiteko ere ez zen hirira joaten eta, hilero-hilero, eroale jakin baten bitartez, Ramires-Araujo Lda. enpresako gutun-azal betea jasotzen zuen, erretiro pentsioaren kariaz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 13. orr.

Zer egiten duen [tximistorratak]? Tximista harrapatu eta bildu, gero eroale metalikoa medio, lurpera edo uretara lotuta dagoenez, han sartu eta lurpetu ekaitzaren indar hori, kalterik ez dezan egin. Erromatar Inperioaren lehen hiru mendeetan erlijio-eraginen eroale aktiborik nabarienak mugetako goarnizio militarrak izan ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Sardinian eta Zipren, geroago egin dira halako saioak, eroale heterozigotoak ezagutu ez ezik eritasunaren jaio aurretiko diagnostikoa ere egin zitekeenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Guztira hamaika txinga eroale ariko dira aurrera eta atzera, bihar, Berako (Nafarroa) kiroldegiaren aitzinean, arratsaldeko 7:00etan.  Berria - Kirola   2004-08-01

Hori omnipresentzia baita, Jainkoarena eta eter argi-eroalearena baizik ez den ezaugarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.

Horretarako baldintza bakarra Idazlearen beraren intelektoa -zeina argi-eroale, gudu-zelai, itsas-argi edo entzima-multzo baten antzera imajinatzen ahal baitzen, nahi erara-izanik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

4 hari eroale irud/hed

Taularatu dituen esketx guztien arteko hari eroalea Europako Batasunean gertatzen diren kontrasteak, korapilo burokratikoak eta herri nagusien arteko lehiak izan direlako.  Berria - Kultura   2006-03-16

Agian hori besterik ez zara: desagertutako pertsona baten keinua katalizatzen duen hari eroalea, keinuen esentzia galdara batetik bestera daraman alanbikeko hodi mehea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus