Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernetasun iz ernea denaren edo erne daoenaren nolakotasuna.

Jakite hori, beraz, arte bat da: ernetasuna, ohartasuna, usna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Ernetasuna bihurtu zen orduan gakoa, erne ibili behar zuten guztiek guztiekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

Iruzkingileen ernetasunak ez du hutsik egin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

Bizitzaren ohiko arriskuak behar ditugu gogoan iragan eta maiz irudikatu, ikusteko nola, hobekienik, saihesten ahal ditugun eta gainditzen, izpirituaren ernetasunari eta sendotasunari esker.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

Nortasuna galtzean galdu egiten da kezka, presa, ernetasuna.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Ongi erantzuten ari zitzaion tratamenduari, sorgortasunetik ernetasuneranzko bere barne-bidaia hartan, nolabait esatearren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Begietan ernetasuna eta konfiantza distiraka zituen, eta bazirudien munduan bakarturik bizi zela, denetik isolatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Hofrat jaunaren ernetasunari esker bakarrik eragotzi zen behin betiko hondamendia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Gizonari besarkatua eseri izan zen sofari, non haren gomendioak eta hitz samurrak ernetasunez entzun izan baitzituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Agure eszeptiko eta ironiko bat zen, erretorika guztien etsai [...], buruargia, tematia, eta ernea, bere gisako ernetasun triste batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Irakiarrok, ernetasun handiz, espero dugu burujabetza osoa berreskuratzea Segurtasun Kontseiluaren ebazpenaren bitartez, herrialde aske, independente, demokratiko eta federal bat eraikitzeko aukera izan dezagun.  Berria - Mundua   2004-06-02

Jesu Kristo gure Jaunaren irakaspen eta oinatzei osoki jarraitzea, ernetasun eta ardura osoz, barne irrika eta bihotzeko zaletasun guztiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Ernetasun eza, zozotzea eta gogamenaren moteltasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Ernetasun gabeziaz jokatu baldin badut, erantzule agertzeko prest nago.  Berria - Mundua   2004-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus