Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sumatu egiten da erregea ernegatuta dagoela baina ez duela ernegua kanporatu nahi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Errotiko eszeptizismo honek azaltzen du bere lehen sentimenduak ustekabea eta ernegua izatea, telefonoan zuzendariaren idazkariaren ahotsa entzun zuenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.
Donatienen protesten tonua eta haren kartzela-zainen ernegua batera doaz igotzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Hemen, erneguek, nahikariek, milikeriek, oihartzuna aurkituko dute, emakume bakoitzak besteen hitzetan bere hitzen oihartzuna topatuko baitu, genial, genial. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.
Sindikatuen «ernegua eta kezka» biziagotu zituzten Ekononomia ministroaren adierazpenek. Berria - Ekonomia 2004-09-30
Ernegua, lotsa, nazka, zoritxarra, etsipena, bakardadea sentitu nituen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.
Sendagilearen eskua antzeman dut tximista bezain bizkor, eta gero belarrondokoaren zaplada, ulertzen nuen bere ernegua, ez ordea bere hitzak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 234. orr.
erneguzko ekintza bortitz bat izan da. Berria - Mundua 2004-11-20
Raimundo Silva halako ernegu sor bat sentitu zuen gizon harekiko, nolabaiteko bekaitza. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Pazientzia mugarik gabea du batek, eta ernegu bizia besteak. Berria - Kirola 2006-03-19
Muturra okertzen du, ernegu itxurak eginez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 168. orr.
Goio harridura eta ernegu eta gorroto aurpegiarekin geratu zen bikotea zihoan Zubietaranzko iluntasunari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.