Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusten denez, etsipenak, etsimenduak eta ernegazioak argialdiaren itxura ere har lezakete zenbaitetan, ilunaldiarena bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Ernegazioa bideratu eta, hotz-hotzean, hautsi gabe zabaldu nuen sobrea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.
Ederra izan zen ikuskizuna, lagunekin zeppelina ikustera joan ezinaren amorrazioa eta aitaren kontrako ernegazioa momentu batez ahazterainokoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 31. orr.
Florent argalduz zihoan bere zamar beltz higatuen barruan, eta haren begitartea horitzen hasia zen irakaskuntzaren ernegazio ankerren kariaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.
Negar egiten zuen ernegazioz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.
Quenuk gaitzespenez eta ernegazioz begiratu zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.
Goiz batzuetan, Marjolin zirikatzen zuenean, edo negar eginarazteraino adarra jotzen zionean, sorta basatiak egiten zituen, ernegaziozko sortak, lurrin zakarrekoak, kolore mingarrikoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Gazteak lezakeena noski, baina eskuarki zaharrak pilaturik dakarren desengainu eta ernegazioarekin ez dirudi zaharra oso lezakeena izatea komeni denik. Karramarroak bortitzago estutu zion inondik ere, gorri-gorria jarri baitzen eta hanka hautsi baitzion, ernegazio keinu azkar batez, irribarrea ezpainetatik galdu gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.
Ernegazio puntturen bat ere egon daiteke esaera horretan disimuluan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.