Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernegarri izond/iz ernetzen duena.

Nik uste, oraindik lan haundia egiteko daukagula haien sinbologia aztertu, tradizio unibertsalean txertatu eta, gizaldi gazteei argi ernegarritzat eskura ematen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 86. orr.

Hiri pizgarri, ernegarririk ezagutu nahi baduzu, zoaz New Yorkera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Bihotzaren hoztasun bat, hondoratze bat, gaizkitze bat zen hura: gogoaren goibeltasun irtenbide gabea, irudimenaren ezein ernegarrik bikaintasunaren aldera ezin desbideratu zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Beste nonbaitetik zetorkien gogo-ernegarria: deskubritu berria zuten Pott Banda, entzuna zuten Ustelakoen berri, nahiz eta aldizkariaren alerik inon aurkitzerik izan ez, eta halako mira bat sorrarazia zien, abangoardiako literatura posible baten mira.     «Kuskue tanden», 2004 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus