Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernegarazi, ernegaraz, ernegarazten, du ad ernegatzera behartu.

Katy hatsanka eta puzka doa beti bezala, baina, dirudienez, horrek ez du jadanik David ernegarazten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Batez ere, haren niganako mesfidantzak, edo dena delakoak, ernegarazten ninduen, "it's okay" etengabe esaka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

Ez zion axola ernegarazten banaun ere, beti zainduko haut.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Martinek bazekien Katalinaren anaiaren gorrotoaren berri, eta uste ez zuela harekin topo egiten zuenean, itzuri egiten zion, eta horrek Karlos areago amorrarazten eta ernegarazten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

Moja gajoa ernegarazten jarri zen, amorratuta arrunt.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.

Beste biak ernegarazten zeuden, eta hitzik egin gabe erreparatzen zioten elkarri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Bere ondasunaren kontenplazioa konpartitu behar hutsak ernegarazi egiten baitzuen senarrik jeloskorrena baino are jeloskorrago bihurtutako Herbert marinel perla-bilatzailea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

-Ernegaraziko nauzu azkenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus