Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehengo bero ernegagarri bera, aire erre, lehor bera egiten zuen oraindik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.
Txorien txilio ernegagarriez konturatu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 121. orr.
Eta "ii" ozen eta barre txiki zoroz betetako hizkera ernegagarria. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 29. orr.
Nazkatu egiten zuten hango egurats garbiak, hango bizimodu atseginak, hango lasaitasun ernegagarriak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.
Jadanik ohitua egon behar nuen, baina aurreko bietan txundidurak baizik ez baninduen jo, oraingo aldian sentipen ernegagarri bat ernatu zen nire baitan, nire lagun ederra adarra jotzen ari ote zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Kabuaren geldotasuna ernegagarria zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 228. orr.
Lurra antzua da lurra mingarria da lurra lakarra da lurra ernegagarria da lurra iluna da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Ernegagarria egiten hasia zitzaidan Charlyren lazkeria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.