Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garagarra berehala erne zen, eta hazi, eta, alea bildurik, hura eho, eta ohe ondoan ipini zuen, jateko prest. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 83. orr.
Erne dira zelaietan loreak, heldu da kanturako garaia, entzun daiteke gure zelaietan usapalen urruma. Elizen arteko biblia Kt 2,12
Ondoren, beste zazpi galburu erne ziren: zimel, mehar eta haize-erreak ihartuak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.
Gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela. Elizen arteko biblia Mk 4,27
Erne zen hazia eta mahatsondo mardul egin, altuera txikikoa izan arren. Elizen arteko biblia Ez 17,6
Besteak lur gozoan erori ziren; erne eta bateko ehun eman zuten fruitu. Elizen arteko biblia Lk 8,8
Bakearen soroan gerraren haziak usu barreiatuak direla eta erne eta hazteko lur gizena dutela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.
Nor zinen zu? Nor erne zen zure baitan? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 59. orr.
Badira figura adierazpen modu berrien etengabeko sorkuntzatik erne den adierazpen-printzipio bereizi bat balitz bezala hartu duten teorialariak, baina analisi-lan gutxi dago oraindik irudietan egiaz baliatu diren figurez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.
Abertzaletasun berri bat ernetzen hasi zenean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.
Eta isiltasun horren hondakin artetik, lore makur eta zorigaiztoko bat bezala, hiru silabako hitz bat erne zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.
Barre egiten du ahizpak, gaixoari poza kutsatu nahirik, eta lortu duela dirudi, irribarrea erne baitzaio ezpainetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.
Mutikoaren estuasuna gogoratuz, Josu R-ri barre txiki bat erne zitzaion, doi-doi Abenidaren muturrera iristen ari zen momentuan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.
Itxaropen izpi bat erne zen ene baitan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.
Lyotarden liburuan estetika zehatz bat aldezten da, "figural"-aren estetika, irudia irudikapenean desira ernetzearekin lotuta dagoen heinean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.
Ez zen bakerik egon eguneko ihesaldia erne arte. Berria - Kirola 2004-05-16
Handiustea erne bezain prest erauzten saiatzen zen, bere Jaunaren begientzat iraingarri zen ezeri unetxo batez ere bizirik irauten utzi gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.
Joera bat erne zitzaiola, Donostiako geltokira joan eta aurrean ikusten zuen lehen trena hartzekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.
Har beza lurrak zabalik: sor bedi salbamena, erne justizia harekin batean! Elizen arteko biblia Is 45,8
Lantzean behin lur hezearen eta belar erne berriaren bafada etortzen zen parketik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.
erne zen (17); erne ziren (5); erne zitzaidan (6); erne zitzaion (7)