Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ere zerbait gisaz goizik ernatua, etxe ondo hartan ibilki nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.
Unaduraren bortxaz, deusek ez zidan loa arintzen, deusek ez ernatzen, iratzargailuak bere lan zakarra egin artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Andre Josebek gizonari so egin zion, eta une hartan, andre gutietsi eta menperatuari izpiritu ahuldua ernatu zitzaion eta gorputz ukurtua xut jarri zitzaion, oldartuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.
Atea zabaltzen zuten aldiro ernatu egiten zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 130. orr.
Hiri duk orain, Paxkal, lehenbailehen ernatzea, mugitzea! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.
Idek begiak eta erna, aitak bezenbat ahal baitu jadanik. Herria 2001-08-09
Pirinioetako hartz gehienak ernatu dira, jada. Berria - Harian 2005-04-10
Irudien ganbara ernetu zitzaidan supituan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.
50 jendez beteko da gure karrosa; erna beraz Herriko Etxerat izenen emaiterat eta jakiteko xehetasun gehiago. Herria 2005-03-10
Emakumeari belarriak ernatu zitzaizkion, bere lanbidearen sena piztu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.
Zuhaitzei behatu diegu, loreei, negu gorriaren ondotik indarrez ernatzen den naturaren mirakulu urtero errepikatu eta, hala ere, beti miresgarriari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.
Udaberria heltzean, bakotxa pixten da, xoriak bezala: egunak luzatzen hasten dira, gure indarrak ernatzen, aroa goxatzen. Herria 2003-03-13
Ikuslearen «emozioak eta espiritu kritikoa ernatzea» bilatzen du. Berria - Kultura 2006-03-09
Nik ulertzen nuen, ordea, anaia gizagaixo hura, kortejatzaileak ikustean zeloak ernatu baitzitzaizkion. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Gaztearen handinahia kitzikatzeko eta irudimena ernatzeko bakarrik esan zion hori guztia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.
Oroimena ernatzeko ez baita usaina bezalakorik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.
Kankarro bat bete ginebra edateko gogoa ernatzen ari zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Bat-batean, arnoak horretaratua noski, harekin egoteko gogoa ernatu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.
Ikuskari horrek ernatu zizkidalarik desirak, halaber gogoberotu zizkidan behakoak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.
Bat-batean jakin-mina ernatu zitzaion. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.
Gosea ernatu dit lan horrek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.
Oraingo aldian sentipen ernegagarri bat ernatu zen nire baitan, nire lagun ederra adarra jotzen ari ote zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Bere aurpegi puztuan, begiek zehaztasunik gabe begiratzen zuten; ezpain txokoetatik zimur sortak ernatzen zitzaizkion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Irribarrea ikusiko zuen agurearen ezpainetan ernatzen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.
Bere baitan bizi berri bat ernatzen ari zela jakin bezain agudo utzi zuen saltokia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Livornon ereindako hazia da Bilbon ernatuko dena, antolatzaileek hasiera-hasieratik buruan zuten moduan. Berria - Kultura 2004-01-28
bat ernatu (3); bat ernatzen (6); ernatu behar (5); ernatu berriak (3); ernatu egiten (3); ernatu eta (5); ernatu zen (10); ernatu ziren (3); ernatu zitzaidan (4); ernatu zitzaion (8); ernatzen ari (5); ernatzen eta (4); ernatzen zen (3); ernatzen zitzaion (3); gogoa ernatzen (3)