Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emea 60-63 egun egoten da ernari, eta 5-9 ume egiten ditu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.
Ernari zeuden bigak bahitu zituzten, eta hala hiltegiak umekien hilerri bihurtu zituzten. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.
Ernari geunden eta erdiminetan, baina haizea besterik ez dugu egin: ez diogu lurraldeari salbamenik ekarri, ez munduari haurrik eman. Elizen arteko biblia Is 26,18
Udaberrian zuhaitz guztiak ernari bezala egoten dira, eta beren indar guztia hostoetan eta urteko fruituetan jarrita edukitzen dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.
Jada 50 ahuntz baditu, eta guziak ernari. Herria 2003-02-20
Ehizatik bizi diren populu anitzek zenbait gauza debekatzen dituzte, ernari diren emeen ehizatzea bezala. Berria - Harian 2005-01-28