Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernarazi, ernaraz, ernarazten 1 du ad ernatzera behartu.

Gau minean ernarazi zaituztete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 27. orr.

Badira hiltzen zaituztenak, beste batzuek ernarazi egiten zaituzte.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 157. orr.

Jokoaren usainak gogoa ernarazi zien eta autobusa gelditu baino lehen zutiturik zeuden.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

Bizitzaren gogorkeriak ongia ernarazten du bihotz handietan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Catherine, nahiz eta jende askorentzat erakargarria izan, ez zitzaion atsegin, ez zuen bere erotismoa ernarazten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.

Erleek inongo elkartzerik gabe ernarazten dituzte lurrean sakabanaturik dauden haziak, ahora bilduz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Sorkariaren edo Sortzailearen maitasunak ernarazten du hitza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Zientzia Naturaletako klasean entzuna nuen, udazkenak hiru zentzumen ernarazten dituela: ikusmena, entzumena eta usaimena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.

Helburua gure barruko espiritualitate kristaua piztea izango zen beti ere, bizimodu zintzoagorako asmotan jarri eta, ahal bazen, norbaiten barruan ezkutaturiko erlijiorako bokazioa ernaraztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Hor behean, paduretan, udako iluntzeetan kurlinken hotsek ernarazten dute etorrian astiro datorren gauaren sabela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Bi ezagutza hauek, ernarazlea eta ernarazia, hirugarren elementu batek lotzen ditu, maitasunak alegia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 326. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus