Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernaltze 1 iz arraren haziak emearengan izaki berri bat sorraraztea.

Ezagutzaren ernaltze eta jaiotzearen kausa den desirari ezin zaio zehaztasunez haurgintza eta seme deitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.

Hazien ernaltzea?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Madrilgo Unibertsitate Complutenseak ernaltze berrien inguruko hitzaldi bat ematera gonbidatu ninduen batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

Amona eta biloba nexkaren arteko ernaltze aberasgernaminarri horren neurrira iritsi ez arren, aitona eta biloba mutilaren arteko harremanari ere eskaintzen dio tokirik euskal imajinario kolektiboak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Amodio lizuna, hau da, eder itxuraren ernaltze irrits sortzailea, eta, absolutuki mintzatuz, Izpirituaren askatasunaz beste edozein kausa nabari duen Maitasuna, Herra bilakatzen da errazki.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 519. orr.

Teknologia jaun eta jabe bihurtzen den egunean, ernaltze-eskaera egiteko bulegoan bertan erabili beharreko galdera izango da, umearen sexua erabakitzea aukeran jartzen dutenerako uzteko moduko galdera.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 89. orr.

Emakumearen Ernaltze Eskubidearen Eguna zen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Arratsean, afalondoan, parte-hartzaileek hizpidera zekarten, eztabaida guztiz ireki haietan, zer aplikazio izan zitzaketen gizakietan saguan erabilitako in vitro ernaltze-metodoek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

2 irud/hed

Berriro mingarritasun antzetsuko edo sakonagoko beste zorigaiztoren bat errepikatzeko arriskuaren ernaltze geldiezinak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus