Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ernalkor izond ernal daitekeena; ernaltzen duena.
Lehenengo emazteek, ernalkorrak izan arren, umerik sortu ezin izan zutenen gizon askok gero aurkitu dute natura egokia, zahartzaroa seme-alaben babesean igaro zezaten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.
Espetxeetako aberkideok, zuen esklabotza distiratsuaren egun bakoitza, Aberri Egun garbi, ernalkor eta etorkizun handiko egun bat da. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 94. orr.
Gudua kreatiboa da, biolentzia ernalkorra: "Destruir es crear". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.
Jaunak ernalkor bihurtu zuen Lea, ikusi baitzuen ez zuela Jakobek hain maite; Rakel, berriz, agorra zen. Elizen arteko biblia Has 29,31