Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jarduera sexuala ez dago ugalketara bakarrik bideratua, eta emea ernaldu ezin daitekeen garaietan, ernaldian eta baita eradoskitze aldian ere izaten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.
Normalean, ez dute jarduera sexualik ez aralditik kanpo, ez ernaldian ezta eradoskitze aldi luzean ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.
Udazken edo larrazken hondarrean abiatzen da hurraren ernaldi luzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.
Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.
Zibilizazio bat aurreko batekin ahaidetzeko prozesua, ondorengo adibideen azterketan hiru alditan analiza daitekeela aurkituko dugu, krisalida-elizaren ikuspegitik, "sorraldia", "ernaldia" eta "erditzea" dei genitzakeenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.
Elizaren eta zibilizazioaren paperak alderantzikatu egiten dira orain, eta elizak -lehenago, "sorraldian", bizitasuna zibilizazio zahar batetik lortuak eta, "ernaldian", interregnoko ekaitzen artean itsastatuak- bere sabelean sorturiko zibilizazio berriari ematen dio orain bizitasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Giza irudimenaren sorkari baten jaiotza, ezerezaren eta betierekotasunaren arteko atalasea igarotzea den jaiotza, ustekabean ere gerta daiteke, ernalditzat premia bat badu. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.