Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren arnasotsari jaramon egitera, banekien artean ernai zegoela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.
Ernai egin beharreko lana. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.
Ernai aurkitu zuten, aldarte onean. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Zure merezimenduak eta zure adiskidantza gozoaren atsegin itxaronak edozein lantegi harrarazten eta gau lasaiak ernai pasarazten dizkit, zure gogoa argiztatzeko hitzen eta bertsoen bila. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.
Geroxeago, otoitzean ernai ari zela, zerutik zetorren ahots bat entzun zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.
Han egon nintzen, ohean etzanda, Bertha entzuten ote nuen, adi-adi, ernai gau osoan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 61. orr.
Baserriaren inguruko soro eta barruti, txaradi eta baso, azienda eta artalde, oiloetxe eta ukuilu... egongo ez zen ba, atezu eta ernai egoteko obligazio eta enpeinurik! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.
Hor ikusten dira sugeak ere guztiz ernai: Maiatzeko sugeak, urte guztiko berdatea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.
Gauza agerietan ere hauteman dezakezu nola, gogoa ernai egon ezik, aldi oro apartaturik eta urrunean aldendurik bezala dagozen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 277. orr.
Hurrengo asteak zementu zakuen artean igaro zituen, zelatan eta ernai. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 146. orr.
Beharko egon lur jota eta etsita, gau osoa ernai eta iratzarrita emanez gero! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.
Botoiak askatzen dizkionean, usain sekretuago, mikatzagoa, ehiztari sen aspaldi ahaztu uste zuenari dei zuzena egiten, ernai jartzen, taupaka. «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.
Ernai, inoiz ez bezala, eta goseak sentitu nuen neure burua. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.
Ehiztari senaren mende jarria dagoeneko, gorputzak itsu-itsu bide ezagunetik jarraitzen du, irauten du ernai, baina gogoan nahastura sortu da. «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.
Hamahiru urtetan, imajina izugarriak kaskoratzen zitzaizkidan, lo arinak lo astunari zainak erauzi ondoan, erdi amets erdi ernai egiten nituen goiz-orenetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Arros Nabarrenkoxen aterpetzera deliberatu zelarik, Bassillon plazako gobernari ernaiak ongi beterik zituen bihitegiak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Etxola batera heltzen ari zirelarik, zahar bat irten zitzaien: oinutsik, zaku oihalez jantzita, begirada ernai eta izuaz. Itxirik egon zen lurrin-denda denbora hartan guztian eta lasaitu egin ziren gogo ernaienak ere. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 17. orr.
Zurbila, bekoki zabalean batez ere; begiak urdin obalatuak izango ditu, biziki argi eta ernaiak, galtza argiak eta jaka iluna erabiliko ditu jantzita. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.
Horrelako balalaikak haien soinu lasaia entzutera biltzen diren neskatxa bular-zuri, lepo-zurbilei begi-keinuka eta txistuka aritzen zaizkien hogei urteko mutilgazte ernai, irtirin eta modazale horien edergailu eta jostagarri izaten dira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.
eta ernai (3)