Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Latinak itzultzeko plazer ernagarria eskaintzen zidan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 93. orr.
Edonola, jakinmina edozein beldur baino ernagarriagoa egin zitzaidan, eta laster nengoen aldameneko gelara sartzeko gertu. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.
Ez zegoelako inor ahots bizi eta ernagarriz "Aurrera!" oihukatuko zionik?, errusiarra irrikaz baitago beti hitz bihotz-altxagarri hori entzuteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.
Australiaz eta beste munduaz iritsi zaizkidan berriak ez dira oso ernagarriak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 75. orr.
Jakinen bazenu, zeinen hots ernagarria ateratzen duen! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 137. orr.
Epurua, laharra, elorria, basakarana eta gisakoekin batera, nekez aurkituko baituzu landare zarpazu, xalo eta ernagarriagorik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
Andrési ernagarri gertatzen zaio zu Luisekin dantzan ikustea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.
Ordura arte pentsamendu soila izan zena martxan zen, eta zorabio ernagarri baten menera geratu nintzen kulunkan, haizetan dabilen kalatxoriaren antzera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.