Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ernaberritu, ernaberri(tu), ernaberritzen 1 da ad berriro ernatu.
Askotan ernaberritzen da melodia hori nere bihotzean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.
«Ernaberriturik dager ta lorez orniturik», dio lehen zenbakiko Ataria izeneko testuak. Berria - Harian 2006-03-19
Erantzunak moldetu ahalean, haren izakera bihurritzen joanen litzake taigabe ernaberrituz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
-Eskuinetara? -hain galdera idorraz zuzendu zitzaion Selifan aldamenean eseririk zeraman neskatilari, euriaren eraginez kolore berde biziko zelai ernaberrituen erdian beltz ageri zen bide bat zigorraz erakusten ziola. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.