Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Börs ere baselizara erretiratu zen, eta ermitau bihurtu. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 127. orr.
Ermitau gisa bizi omen zen bakardade gorrienean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.
Lancelotek ermitauaren etxolan jarraitzen zuen, zauria sendatu samarturik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.
Ermita zaintzen zuen ermitaua agertu zelarik, galdetu zion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 124. orr.
Hil arte Karmelo mendian bizi izan zen, ermitau. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 192. orr.
Luzaz bizi izan zen hango kobazuloan ermitau. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 12. orr.
Gero, erregina moja egin zela ikusirik, Lancelotek ermitau bihurtzea erabaki zuen, bere damaren bideari jarraitzeko. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 127. orr.
Frantziskok bide propioa nahi du urratu, eta molde ezagunak ez ditu lagungarri ikusten bere sakoneko intuizioa gauzatzeko (ez da estamentu erlijiosoetan sartuko, ez kleriko, ez monje, ezta ermitau bezala ere). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Garai horretan ermitauen antzeko jantzia zeraman, gerrian uhalez lotua; makila zeraman eskuan eta sandaliak oinetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.
Ermitau baten atxilo-bizitza bekarkit zoriaren mudantzak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 235. orr.
Ethelred heroi zintzoa, atetik sartzean, biziki haserretu eta txunditu zen, ez baitzuen ermitau zitalaren seinalerik batere aurkitu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.
Jaunaren 1207. urtean, lanbidez merkatari zen Frantziskok [...] penitentziazko bizierari ekin zion, ermitau jantzia soinean zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.
Badirudi ez zirela asko ermitau-bizimodua zeramaten anaia txikiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.
Kratesen aburuz, gizona ez zen inondik inora barakuilu bat ez karramarro ermitau bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Harenak egin du: aste batzuk baino ez zaizkio geratzen bizirik, oskolik gabeko karramarro ermitau horietakoa irudi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.