Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan, Araban bakarrik, 35 elizetan eta parrokiatan dagoela aldareren bat San Martin bertan dagoena; eta beste 13 ermitatan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.
-Hauxe izango da ermita -esan zuen Mirarik, eliza zirudien eraikin bakarra seinalatuz. Denak ongi neurtu eta deliberatu zuen ez zela moda zaharreko ermita haietarik izanen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 102. orr.
Ermita izanen zen, baina beste artzainak bezala izanen zen ere, artzain-ermita edo ermita-artzain. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
-Ermitaren barruan beste ermita bat dago -azaldu zion Imanolek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 193. orr.
Ama Birjinaren irudi bat gurtzen zen ermitan, eta Ama Birjina horrek arrosario eder bat zuen eskuetatik zintzilik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 20. orr.
Ibiltariak ere bota egin du txanpon bat ermitaren lurrera, baina ezer zehatzik eskatu gabe, soilik ohitura zaharren zale delako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Sartu zen, bada, ermitan, belaunikatu zen aldare aurrean, eta hala egon zen, deboziozko jarrera batez, harik eta gizon-taldea urrutiratzen entzun zuen arte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.
San Donato ermita Beriain mendi kaskoan, 1494 metretan, aurkitzen da, Nafarroan. Herria 2004-06-03
Oilandoiko ermitaren bordan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.
San Estebango ermita parean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 137. orr.
Kantu gregoriarren kontzertua Madalenako ermitan, Donosti Ereski schola gregorianistarekin. Berria - Kultura 2004-05-14
Lasarteko Ama Brigiden komentua eta Azpeitiko Madalenaren ermita kultur ondare dira. Berria - Kultura 2006-03-02
San Migelen ermitaraino joan nintzen pentsakor. Txillardegi «Putzu», 1999 - 212. orr.
Aitak aipatu izan zigun ermitako erromeria famatura joan ginen familia guztia, bazkariarekin eta, egunera pasatzera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 168. orr.
Ermita zaintzen zuen ermitaua agertu zelarik, galdetu zion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 124. orr.
Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.
Ermita koxkor bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.
Errezilgo lurraldetik irten gabe, Bedamako auzo urrunean, Erdoiztako ermita zuri borobila ere badago. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.
-Ermita erromaniko bat da hau. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.
Taiko-danbor hotsak ermita xintoista batetik zatozan, ezta? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.
Usaindurik eskopeta eta sardeekin Arno mendiko malda izoztuetan behera zetozen gizonak bere bila ari zirela, senak esan zion San Antonio ermita ona zela bertan gelditu eta, gorostian gorosti, errezo batzuk egiteko: hiltzaile bila dabiltzanek ez diete jaramonik egiten eskeko santu-jaleei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.
Inguru hauetako ermita ugarien inguruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.
Halako batean, ermitaren gainean beste ermita oso bat jaso zuten, zaharra barruan mantenduz. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 194. orr.
Domingo kristaua ez omen zuen onartu fraile gisa San Millaneko abadeak, eta horregatik ermita laiko pobre bilakatu zen delako gizona. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.
Biltzar hortan fede haundi batekin boz batek galdegin zuen ermita bat igorria izan zedin mendi gainera otoitz egiteko, Jainkoaren haserrea eztitzeko, airea benedikatzeko eta harria urruntzeko, hots, herriaren zaintzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.
Nahi izan zuen lehenik ikusi zer den ermita izaitea, zer eginbide duen, gai zenetz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
Belaunikatzen da Ermita, hatsa geldituz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
antiguako ermitan (3); astigarribiako ermita (3); da ermita (5); den ermita (3); dio ermitak (5); du ermitak (7); edo ermita (3); ermita bat (10); ermita batean (4); ermita baten (3); ermita bere (3); ermita de (3); ermita edo (3); ermita eta (17); ermita eta basoi (9); ermitak eta (4); ermitak ez (3); ermitaren ondoan (3); eta ermita (10); madalenako ermitan (3); oilandoiko ermita (9); zazpi ermita (3); zion ermitak (3)