Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erlijiozkotasun iz erlijiozkoa denaren nolakotasuna.
Segidan sentitu nuen Mariaren erlijiozkotasuna. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 129. orr.
Zenbait herrialdetako antropologo eta espezialistak herri erlijiozkotasun eta munduko herrien identitateen inguruan eztabaidan arituko dira. Berria - Kultura 2004-11-26
Kultur eremu atzerritarrean erlijiozko planteamenduaren bidez beren bidea egiteko hinduen gaitasun frogatu hau esanguratsua zen, zeren eta, erlijiozkotasuna baldin bazen haien zibilizazioaren bereizgarri nagusia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.
Erabateko mistizismoan eta erlijiozkotasun sakon batean murgildu zen, bizitzaren zentzua aurkitu ezinik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.