Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlijiozaletasun iz erlijiozalea denaren nolakotasuna.

Aspaldi handian, Persian izan omen zen errege ahaltsu bat, erlijiozalea, zuzena, zuhurra eta burutsua, bere erresumako biztanle guztiek ohoratzen zutena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 68. orr.

Santu onbera haien hilobien oinetara jartzen zen erromes bakoitza Bretainiako erlijiozaletasunari bere ohorea eta umildade osoa eskaintzen zizkion zerbitzari prestu eta leiala zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 154. orr.

Baina erlijiozaletasunak salbatzen zuen, oso modu bitxian uztarturik baitzeukan bere bizimodu barreiatuarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Oso artikulu interesgarria dakar erlijiozaletasunak laikoen artean izan duen hazkundeaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus