Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erlijiosoki adlag era erlijiosoan.
Lagun hurkoaren maitasunak moralki debekatuta egon beharko luke, ez erlijiosoki aginduta. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.
Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna eta eguzkipean adats hori joria orrazten ari den neskatxaren ispiluarena ematen zuen argiaren islatzea erlijiosoki eta debozioz miresteko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
· Trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.