Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlijiokide iz erlijio bereko pertsona.

Bere burua errege izendatu zuen bere hirurogeita hamar erlijiokideak asasinatu ondoren, Jothan izan ezik, hura Tebas-ko dorrea setiatzen ari zela hil baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Nafarroa Behereko erreformatu bakarrenetarik zen Suhuskune, Enekot Ezpondaren lagun eta erlijiokide.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

Jainkoak (gorets bedi!) badaki beldur handiaz egon naizela Tratatu honetan sartu nahi nituen gauzak izkribuz jartzean, horiek gauza ezkutuak baitira, gure erlijiokideek gatibutasunezko aldi honetan behin ere liburu batean ezarri ez dituztenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Politika honen gakoa zera zen, berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Egia izanen da, nik dakidala, jazarpen garai latz hauetan buruko ile bat ere ez baitiete ukitu hango Erlijiokideei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.

Egoera honetan juduek azkenean azpilana egin zuten Ipar Afrikako erlijiokideekin, arabiar musulmanen esku-hartzea lortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus