Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erlijiokera iz erlijio modua.
Ordura arte bizi izandako nire erlijiokera, esan dut lehenago ere, errito eta ohitura mailakoa zen, eta nahiko utzia eta atzendua nuen 14 urteak bete nituenetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.
Gure artean, Mirandek baino dexente lehen, kontrajarpen hori erabili duen bat, J.M. Salaverria izan da, erlijiokera ekialdetar eta mendebaldarraren diferentzia Inazio Loiolakoari aplikatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.