Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aitamen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,9
Berdin etortzen ziren erlijiodun zein erlijiogabeak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.
Judu erlijioari uko egin zioten, baiki, erlijiogabeak bihurtuz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Zintzoki bizitzearen arau aldaezinak erlijiogabeek ere ezagutzen dituzte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 331. orr.
Erlijiozko fedea, egia izatez gainera, baliagarria da katoliko batentzat; erlijiogabe batentzat izan daiteke gezurrezkoa eta baliagarria, eta beste erlijiogabe batentzat gezurrezkoa eta baliogabea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen-semetza. Elizen arteko biblia Heb 12,16