Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlijioburu 1 iz erlijio baten burua.

Pertsiako erregea erlijioburua da; baina Koranak arautu egiten du erlijioa; Txinako enperadorea apaizburu gorena da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 148. orr.

Manifestazio hau Ulema erlijioburuen batzordeak deituta zegoen.  Berria - Mundua   2004-05-06

Herrialde musulman andana bateko erlijioburuek fatua agindu bat plazaratu dute, Irak okupatzen duten indar atzerritarren aurka gogor egitea erlijio betekizun bat dela aldarrikatuz.  Berria - Mundua   2004-11-21

Erlijioburu eta agintari politiko musulman andanak bahitzaileei eskatu die bi kazetariak aske uzteko.  Berria - Mundua   2004-08-31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Muktada al-Sadr erlijioburu erradikalaren jarraitzaile matxinatuek.  Berria - Mundua   2004-04-13

Xiiten erlijioburu gorenarekin izan zuen hizketaldiaren aurretik, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu eta Defentsa idazkari Condoleezza Rice eta Donald Rumsfeldekin bilera izan zuen Al Malikik.  Berria - Harian   2006-04-28

Talde akademikoekin eta erlijioburu musulmanekin bildu ginen, laguntza eta aholkua eskatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-08

Erlijioburu xiitek bide baketsutik amaitu nahi dute okupazioa.  Berria - Mundua   2004-08-29

Mila erlijioburu sunitek lege izaera duen dekretu bat kaleratu dute aste honetan boza ematea betebehar bat dela esanez.  Berria - Harian   2005-12-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus