Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erliebe 1 iz azalera batean gertatzen diren garaieren arteko aldeak.

Eskua apur bat jaitsi zuen, kamixetaren gainetik betiere; klabikularen gainera iritsi zen; haren erliebea jarraitu zuen, presiorik egin gabe, eta gero bularreraino eraman zuen eskua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 150. orr.

Haztamuka baina bide galtzerik gabe ibili omen zitzaion bular mardulen bolumena edo sabel ordekaren erliebea arakatzen. Ohe deseginaren erliebea aztertzea aski izango zuen Monika bakarrik edo norbaitekin lo egina zen jakiteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

Inlandsisa, poloetako lurraldeetako glaziar erraldoia, kontinente edo lur-sail handian hedatzen dena eta erliebea osoki estaltzen duena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Perfekzioaren eta edertasunaren sinboloa da Michelangeloren David-a, baina ez da perfektua, akats anatomiko bat baitauka: bizkarreko gihar bati erliebea falta zaio.  Berria - Kultura   2004-10-10

Haizeak, meteoritoen kolpeek eta urak egindako bideek erliebe bitxia eman diote Marteko gainazalari.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Xehetasun handiagoz ikusi ahal izan zituen gizon mehar haren hezurdurek, hanketakoek nahiz besoetakoek, osatzen zuten erliebe durduzarazlea, hezurrak eta narruazala ia giharrik gabe elkarrekin itsatsita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 105. orr.

Letrak zuriz zein beltzez idatziko ditugula, erliebez zein sakongrabatuez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 155. orr.

Dozena bat leiho etxaurrean; baita hauetako baten azpian eskualdearen erliebe-mapa bitxia ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.

Botila baten deskonposaketaren egurrezko horma erliebea.  Berria - Kultura   2004-10-16

2 irud/hed

Mundu aspergarri lauari erliebea ematea bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Zeren maitasuna ederra da, denik ederrena, baina gaztetako gorrotoak emaiten zizkion ene maitasun hari erliebea eta bolumena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

3 hondo lauari buruz gehiago edo gutxiago nabarmentzen den irudia.

Turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik, apaiz katoliko bat gidari, denak ere elkarri ia bultzaka erliebe bati begira, istripu baten lekukoak bailiran.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Erliebeak egur polikromatuan eginak daude.  Berria - Kultura   2006-01-17

Ez genuen erretaularen pintura lehengoratu behar edo txapiteletako erliebeak garbitu edo halako ezer.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Arrano Beltzaren irudia berreskuratu zuen Erdi Aroko dokumentuak kontsultatuz eta Iruñeko katedraleko Erdi Aroko bobeden erliebeak behatuz.  Berria - Kultura   2004-07-01

Zaila da elizaren balioan edo Donatelloren eskultura eta erliebeetan arreta jartzea, erlauntza erraldoi baten adinako hotsa baitabil.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Harrizko erliebeen gainean kalkatzeko papera zabaldu eta, haretxen gainean, orduak eta orduak pasa, klarion beltz batekin hura guztia harramazkatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Beste batzuetan, ordena joniarrari jarraituz, frisoak erliebeekin apainduta azal ditzake, dentikulu eta erlaitzekin konbinatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

Irudiak sartu behar baldin badira, orduan arkitrabea baino laurden bat altuagoa izango da, erliebeak azal daitezen airoso.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Erosten diot tolatxo bat, eskuin aldean, erliebe sotil batean Santiago erromesaren itxura daukala. Ezkaratzeko horman egurrean egindako erliebe lan bati begira zegoen Dionisos.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.

4 erliebean

Ikur sakratua zeukan erliebean marraztua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 126. orr.

Eszena gaineko pinturetan badirudi kolomak, modiloietako irtenguneak eta eskulturen irudiak erliebean daudela eginda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2790. orr.

Lurraldeak erliebean eta azken xehetasuneraino zeuden irudikaturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 279. orr.

Ostia izpidun baten marrazkia erliebean egina zuen argi eta garbi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 129. orr.

5 erliebezko izlag erliebean eginikoa.

Hernaniko karrika nagusia, dena erliebezko armarriek, bitxi-balkoiek, atari jaungoenekoek apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Gogoratu beharra dago, tresneriaz oso bestelakoa bada ere, erliebezko zinemaren printzipioa horixe bera dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Erliebezko mapa geologikoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

6 baxu-erliebe ik baxuerliebe.
7 behe-erliebe ik behe 19.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erliebe eta (3); erliebe mapa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus