Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlezain (33 agerraldi, 6 liburu eta 14 artikulutan; ETCn 464 agerraldi) iz erleak haziz bizibidea ateratzen duen pertsona.

Horra non, nire loaldi etenen zurrunbiloan, parkearen bazter batean dauden erlauntza batzuen ardura eman didaten: erlezaina naiz!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Erlezaina izan da gure familia.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.

Bere etxean erlezainez jantzita agertzea bururatzen zait batzuetan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Herriko nekazariak, erlezain autonomoak, gozogile artisauak, onddo-biltzaileak, txalupako arrantzaleak... traîteur eskulangilearen ospea hartuko dute, diseinuzko elikagai bikainak ekarriko dizkigute-eta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

Biarnoan gaindi arras ezagunak dira Michaud familiako erlezainak.  Herria   2003-07-17

Erlezainen biltzar nagusia.  Herria   2004-02-12

Busturialdeko hainbat gizarte eragilek LAB, EHNE, GAI, Batasuna, Muxika Aurrera, Ekologia Tailerra, Zain Dezagun Urdaibai eta Erlezainen elkarteak Eusko Jaurlaritzako SPRILUR enpresa publikoak Muxikan (Bizkaia) egin nahi duen industrigunea kritikatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Kontuan izan behar da Gipuzkoan 43 elkarte daudela nekazaritza munduan, esaterako, baso elkarteak, erlezain elkarteak eta beste hainbat.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Zegaman, erlezain eguna da ospatuko asteburu huntan.  Herria   2005-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus