Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erletzar iz adkor erlea.
Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak; eta ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, banpiroak, otso-gizonak, anakondak eta krokodiloak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.