Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herbizida horiek kalte egiten diete inguruko lore, tximeleta, erle eta txoriei, besteak beste intsektuek elikatzeko erabiltzen dituzten zenbait belar eta hazi sortzea galarazten dutelako. Berria - Harian 2005-03-23
Erleak erlauntzetara erretiratzeko orduan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.
Haurrik gabeko etxea erlerik gabeko erlauntza da. Berria - Gaiak 2004-04-28
Erleak erlasemea egiten duenean, erlauntza berri batera eramaten da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 228. orr.
Erleek erlekume bat osatzen dutenean, airean hegan ibiltzen dira luzaro harat eta honat; gero, adar bat aurkitzen dutenean, oso-osorik estaltzen dute. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.
Erlamandoaren antzeko zara: ez du erleen lana bere gain hartzen, baina lehenengoa da eztia jaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.
Gogoratu zuen txikitan piku lodi-lodi bat ireki zuela behin eta, ahora sartzeko zegoenean, erle bat topatu zuela barruan, hilda. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 38. orr.
Erle bat, polenez bapo eginda baina artean ere gutiziatsu, hirustaz hirusta zebilen jauzika, nire aurrean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.
Esan zion erle guztien ama dela erlama. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Erlea ez bezala, liztorra ez da galtzen, ez da hiltzen eztena barruraino sartuagatik ere. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.
Erlea da munduko liderrik handiena beharbada. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 133. orr.
Erleari zuka hitz egin behar omen zaio. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 228. orr.
Erleak hil egiten dira, pertsonak bezala, gainerako animaliak galdu edo akabatu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 228. orr.
Gero esan zidan berak, Dimasek, ez ziela abisurik eman erleei, aita hil zenean, horregatik hil zirela erle guztiak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 138. orr.
Lokatzetan harrapatutako erlea bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.
-Hator -esan dit besotik tiraka-, erleei eztia kendu behar zienagu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.
Lorerik lore dabilen erlearen gisa aritu dira batzuk, batekin eta bestearekin dantzan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Erleen pozoiak, apitoxinak, hanturari aurre egiteko balio duela jakinarazi du Espainiako ikertzaile talde batek. Berria - Gaiak 2004-11-28
Aldizkako durunda hotsa zen, milaka erleren burrunba totela bezalakoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Hurbildu naiz abaraska oparoenera, eta begira-begira gelditu naiz erleen atzera-aurrerei. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Egun hartan, Jaunak txistua jo eta euliak pilaka bezala etorraraziko ditu egiptoarrak Nilo ibaiaren azken bazterretatik, erleak samaldan bezala asiriarrak beren lurraldetik. Elizen arteko biblia Is 7,18
Bazkalosteko eguzki erreak itomenez erotu zituen erleak, eta lan zoroan hasi ziren, erlauntza barruan bezala, inguruan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.
Zergatik ez ditek hiri erleek heltzen eta niri bai? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.
Erleek ez zuten sekula Damian Arruti ziztatzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.
Erle batek eztenkatu balu bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.
Erleek eraso egin zioten etxeko nagusiari, eta hil egin zuten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.
Xifritua, buru guzia erlez betea bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.
Erleak eztia ta eztena. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 46. orr.
Aitor diat erlauntza narratsean laster nagusitzen direla harrak eta zomorroak; eta gaixotzen dituk erle langileak ere, eta gaixotzen duk erregina. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.
Ernaltzen dute erle erregina (espiritua, edo pentsamendua, edo dena delakoa), eta hiltzen dira berehala. oihan batean non, tximistek joriko enborretan, erle basatiek egiten baitzuten habia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.
Erle burrunbariak eta tximeletak arbi lore more eta zurien gainean hegan zebiltzan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.
Zoaz zeure bidetik, anaia eulia, zeure anaien lana irentsi eta Jainko-lanetan alfer izan nahi baituzu, anaia erlamandoak bezala: ez du irabazi eta lan egin nahi, baina erle zintzoen lan eta irabazitik jaten du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.
Abarasketan sakabanaturiko erle maratzen antza zuten funtzionario haiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.
Sanker atzera-aurrera zebilen, deiadar jario, erle lantsu baten gisara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.
Gaindegian aurkitzen zuen ia beti, irakurtzen edo erle bakartiren baten nahiz armiarmaren baten joan-etorriei begira. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.
Erle gazteak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Zeren, ondorez, erle joan-nahiak bezala geratu beharko bainuen, ez ezti ez abaraska. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.
Erle jaioberri horiek alde egiten dute erlauntzetik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Nire jakinmina erle ero bat baino burrundariago zebilenez, [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.
Egun gutxi irauten du zabalik, erle bisitaren zain. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.
Ohean lo gaudela, erle gautar batek eztia egiten du guretzat, bihotza urratzen diguten oteak eurak baliatuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Gauza bera gertatzen zaizu udaberri oro, erle-jelea hartu behar zenuke gosaltzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 15. orr.
Erle-hotsaren artetik, bada oihartzun bat, kexu itoa: erlemandoarena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.
Behin talaian, bertatik ikusten zen paisaia gozatzen zuen, aitaren erle-hotsarekiko entzungor. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.
Ematen zuen disekatuta zegoela, erle-oskola baino ez zela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.
Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle-saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Erle saldo puta batek ziztaka hil dezan errezatzen dut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.
Eta horra non, lehoiaren hezurren artean, erle multzo bat ikusi zuen, bere ezti eta guzti. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.
Egun batean, hemezortzi erle-taldeak saldu genituen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.
Denok joan ginen berendiaren atzetik, erle mordo bat ginen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.
Erle-abaraskak eta inurri-koloniak eta hostoen ehun higikorra atomo-mordokatzeen mordokatzea begitandu zitzaizkion. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.
Higuingarriena, tematze hutsaz erdiesten ahal ez dena, erla saskian baino larriago zaudela hauspoko azken hatsa erretzeko adore hori ukaitea da. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.
Amodioa parte batez jabetasuna eta jendarte kiratsaren kontrako erle-kobain gerizatua zela. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 38. orr.
Beste herri batetik ateratzean, erle kofoina nuen aitzinean, lastoz txapelatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.
"Bertsuzaleen elkartea" zinezko bertsuaren erle kofoia bilakatua da. Herria 2003-03-06
Erle-armada batek jaten dizu barrena; ondo antolaturik daude, eta lanean nekaezinak dira. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 114. orr.
Zenbait egunez etxean zure tokia hartuko du eta enekin jinen da erle lanetara. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.
Erle Eguna iragan da aintzineko igandean Usurbilen. Herria 2003-11-20
· Bizitza guztian erle-maitea izana, ba al dakizu hil eta lurperatzera zeramatela, zerraldoa erlez inguratuta joan zela, diotenez? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 207. orr.
Basa erleen latsaren ondoan sortu dudan herrixka honetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.
Ezti-erleei gustatzen zaizkien gauzen perfumea dago. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.
Erle beltza desagertzeko irriskutan da Europa guzian. Herria 2003-07-10
Eginak izan diren erle mota desbedinen nahasketekin, erle beltzaren kopurua beheitituz doa. Herria 2003-07-10
Euskal Herria omen da gune hoberena erle beltzaren geroa segurtatzeko, eta horri buruz behar diren neurrien eraikitzen ari dira euskal erlezainak. Herria 2003-07-10
da erle (3); da erlea (4); den erlea (3); dira erleak (13); erle bat (10); erle eta (8); erle guztiak (8); erle kofoin (5); erle maiteak (3); erle saldo (4); erlea bezala (3); erleak eta (9); erleak ez (5); erleei eztia (3); erleek ez (5); erleen mundu (6); erleen mundu hori (6); erotzen dira erleak (4); eta erle (9); eta erlea (3); eta erleak (5); eta erleek (3); etxaniz erle (10); etxeko erle guztiak (3); nola erleak (5); zer den erlea (3); ziren erleak (6); ziren etxeko erle (3)